2017ko egutegiko argazkiak
 
Elgoibarko Udalak, Ongarri argazkilari elkartearekin lankidetzan antolatutako lehiaketako gaia Elgoibarko merkataritza eta ostalaritza da.
 
Lehiaketan parte hartu nahi dutenek euren lanak 2017ko urriaren 11 baino lehen (egun hori barne) entregatu beharko dituzte Kultur Etxean edota Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbide elektronikoan.
 
Epaimahaiak 12 argazki aukeratuko ditu egutegi handirako eta beste argazki bat egutegi txikian jartzeko, eta Txankakua merkatari elkarteko dendetan gastatzeko 70 euroko bonuarekin sarituko dute aukeratutako argazki bakoitzaren egilea.