Olasope

2017ko apirilean bukatu ziren Olasope poligonoko aparkalekuen asfaltatze lanen lehenengo fasearen ondoren, Elgoibarko Udalak obren bigarren fasea abiarazi du, zolatze osoaren, kutxatilen eta hustubideen konponketan oinarrituko dena.

Egun, jada, Olasopeko aparkalekuen zati bat zolaturik dago, baina oraindik ere, lurzoru zati bat dago konpontzeke. Egoera honen ondorioz, bigungune eta lurzoru-istiltzeak hasi dira sortzen eta narriadurak ere antzeman daitezke kutxatila eta hustubideetan.

Ildo honetan, bigarren fasearen lanak honakoetan oinarrituko dira, besteak beste: bigungunearen saneamenduan, kutxatilen estalkien egokitzapenean (kota berrietara) eta egun hondatu edo apurtutako estalki eta hustubideen indargarri eta berritzean.

Kontsistorioak, guztira, 54.530 euro (BEZa kanpo) inbertituko ditu lan hauek aurrera eramateko eta jardunak bi asteko iraupena izango du. Azaleko obrak izanik, ez da
zerbitzuen afekziorik aurreikusten.