Elgoibarko Udalak, Berdintasun Sailaren bitartez, udalerriko emakumeen jabekuntzarako coaching tailerra jarri du martxan. Ekintza doakoa izango da eta Kultur Etxeko Sotoan egingo da urriaren 10, 17, 24 eta 31an, azaroaren 7, 14, 21 eta 28an eta abenduaren 5 eta 12an; 16:30-18:30 (erdaraz), 18:30-20:30 (euskaraz). Guztira, 20 orduko iraupena izango du.

Tailerra Eider Pérez coach-ak zuzenduko du eta beste batzuen artean, norbere buruaren ezagutza sustatzea eta emozioak kudeatzeko eta erabakiak hartzeko baliabide pertsonalak erabiliz ahalduntzea du helburu.

Plazak mugatuak izango dira eta aurretik Jabetze eskolako beste antzerako ikastarorik egin ez dutenek izango dute lehentasuna.

Inskripzioa: Udaleko Arreta Bulegoa / 943 741050 / Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.

Coaching Tailerra (PDF)