Euskalgintza eta feminismoaren ziklorean aurkezpena

Elgoibarko Udalak, Elgoibarko Izarrarekin batera, euskalgintza eta feminismoa uztartuko dituzten hainbat ekitaldiz osaturiko “Euskalgintza eta feminismoa eskutik helduta” izeneko ekimena antolatu du.

Urrian zehar martxan jarriko den ekimen honek euskalgintza eta feminismoaren arteko harremanak, sinergiak, kezkak edo erronkak aztertzea du helburu. Horretarako, hainbat hitzaldi, elkarrizketa, bertso literario saio eta rap ibiltaria prestatu dira, besteak beste. 

Urriko zikloa Gotzon Garate idazle eta euskaltzale zenaren oroimenez antolatzen dute elkarlanean Elgoibarko Udaleko Euskara eta Berdintasun Sailak eta Elgoibarko Izarra Euskaltzaleon Topaguneak, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritzaren laguntzarekin. Aurtengoa bederatzigarren edizioa izango da.

"EUSKALGINTZA ETA FEMINISMOA ESKUTIK HELDUTA" ZIKLOA  (KARTELA - PDF)

Lehenengo hitzorduaREN KARTELA