Inprimatu
Mintxeta
Mintxetako futbol zelaia prest dago Haundik eta Errealak larunbat honetan jokatuko duten partidarako. Egun hauetan bukatu dira ekainaren 1ean hasitako belarra aldatzeko obrak eta C.D. Elgoibar taldea hasia da bertan entrenamenduak burutzen.
 
FIFA 2 Izarreko ziurtagiria duen azken generazioko belarra da, SBR kautxuarekin. Elgoibarko Udalak 230.000 euro bideratu ditu lanotara eta guztira 8.628 m2 aldatu dira: 100 x 64m (zelai handia), 40 x 20m (zelai txikia) eta ingurua (bandak).
 
Mintxeta3

ADI! Gune honek cookie-ak eta antzeko teknologiak erabiltzen ditu. Zure nabigatzailearen konfigurazioa aldatzen ezbaduzu , bere erabilera onartzen ari zara.