Inprimatu

San Bartolome jaietako egitarauaren aruekezpena

Ane Betia, Elgoibarko alkateak, Andrea Arriola, Udaleko Kultura batzordeburuak eta Blanca Salegi teknikariak, San Bartolome jaietako egitaraua aurkeztu dute gaur goizean, Elgoibarko Udaletxean izandako prentsaurrekoan. Bertan izan dira baita, 2016ko jaietako protagonista nagusietako bi, txupineroa Benantzio Otaegi parrokoa eta aurtengo kartel lehiaketaren irabazlea, Leire Rodriguez de Gabriel.

Urtero bezala, herriko bazter guztiak kolorez, dibertsioz eta alaitasunez beteko dituzten ekintza ugari izango dira festetan, izan ere, adin guztietako herritarrei zuzendutako jarduerak antolatu ditu Udalak. Aurten, ofizialki jaiak abuztuaren 22an hasiko dira eta 28an amaitu.

Guztira ehun ekitaldi inguru izango dira, eta horiek martxan jarri ahal izateko, Elgoibarko Udalak 172.616 euroko aurrekontua bideratuko du, iaz baino 14.006 euro gehiago (158.610 euro 2015.urtean).

 

Udalak jaiei emandako bultzada ekonomiko honi esker, maila handiko ikuskizun eszeniko eta musikal ugari jasotzen dira aurtengo egitarauan, bestea beste, Doctor Deseo (abuztuak 23, Kalegoen plaza, 23:00etan), Gozategi (abuztuak 24, Kalegoen plaza, 23:00etan), DJ Xaibor (abuztuak 25, Kalegoen plaza, 22:30etan), Rural Zombies y En Tol Sarmiento (abuztuak 26, Maalako parkea, 23:00etan) taldeen kontzertuak edota Oihan Vegaren Disko Festa (abuztuak 27, Kalegoen plaza, 00:00etan) egongo dira ikusgai.

Kontzertuez gain, azpimarratzekoak dira ere antolatu diren hiru ikuskizun eszenikoak, izan ere, Elgoibarko Udalak esfortzu berezia egin du hauek martxan jartzeko. Lehena abuztuaren 24an izango da, arratsaldeko 19:30etan, Trapu-Zaharrak taldearen eskutik “Ongi Etorri Findemundo!!! Ikuskizuna eskainiko da Kalebarren plazan (euria bada, Maalan). Bigarrena, “Letter” izenburuko ikuskizuna, Malascompañías zirku taldearen eskutik, abuztuaren 27an, arratsaldeko 18:30etan izango da Kalebarren plazan (euria bada, Maalan). Eta bukatzeko, hirugarren ikuskizuna, abuztuaren 27an izango da baita, gaueko 23:00etan, Deabru Beltzak taldeak “Su a Feu” kalejira abiaraziko du Kalegoen plazatik, piroteknia eta guzti.

Bestalde, ez dira faltako San Bartolome jaietako betiko hitzorduak: erraldoi, buruhandi eta zezen-zikleten kalejirak, haurren parkeak, txarangak, soka dantza, profesionalen arteko esku pilota partidak, errekorte eta jauzi lehiaketa zezenekin, salda eta txorizo banaketa, goitibeheren jaitsiera, dantza eta txistu emanaldiak, harri-jasotze txapelketa, gazta eta sagardo lehiaketak, bertso saioak, jubilatuen bazkaria eta nola ez, ohikoak diren hiru sokamuturrak besteak beste.

Ane Beitia alkateak, eskerrak eman die alde batetik “Elgoibarko Udaleko langileei, urte osoan zehar egindako lanarengatik” eta bestetik, “jaiak posible egin dituzten herriko elkarte, talde eta norbanako guztiei ere”. Honez gain, Beitiak “jaiak bizikidetzarako gune aproposak” izan behar direla adierazi du eta horregatik “jaiak arduraz gozatzeko” deia luzatu du.

Txupinazoa, San Bartolome parrokiaren eskutik

Elgoibarko Parrokiaren 300.urteurrena eta desagertutako San Frantzisko komentuaren fundazioaren 500.urteurrena ospatzen dela eta, Benantzio Otaegi parrokoa izango da, San Bartolome parrokiaren izenean aurtengo txupinazoa botatzeko ardura eta ohorea izango duena. Urtero lez, jaien hasiera iragartzeko txupinazoa abuztuaren 23an botako da, udaletxeko balkoitik, eguerdiko 13:00etan.

Txupinazoarekin, sei eguneko festa giroari hasiera emango zaio. Abuztuaren 24an San Bartolome egun handia ospatuko da. Abuztuaren 25ean Txiki Eguna eta 26an Gazteen Eguna. Baserritarren Eguna abuztuaren 27an izango da eta 28an Jubilatuen Eguna.

Leire Rodriguez de Gabriel, 2016ko kartel lehiaketaren irabazlea

Guztira zazpi kartel aurkeztu dira “2016ko San Bartolome Jaietan” programaren azala aukeratzeko lehiaketara. Lehenengo saria, Leire Rodriguez de Gabrielek irabazi du, “Elgoibarko Jaiak 2016” izeneko kartelari esker. Leirek 700 euroko saria eskuratu du.

Jaietako Haurren Kartel Lehiaketari dagokionez, 11 kartel aurkeztu dira guztira eta sarituei dagokionez, hurrengo hauek aipatu behar dira:

Epaimahaia hurrengo kide hauez egon da osatua:

Sari banaketa abuztuaren 22an izango da, arratsaldeko 19:30etan, Elgoibarko Kultur Etxeko erakusketa gelan. Ekitaldi berean, Kirol Argazkien XI.Lehiaketako sariak ere banatuko dira.

ADI! Gune honek cookie-ak eta antzeko teknologiak erabiltzen ditu. Zure nabigatzailearen konfigurazioa aldatzen ezbaduzu , bere erabilera onartzen ari zara.