Inprimatu

Elgoibarko udalerrian, Gizarte Zerbitzuetan diharduten elkarteentzako diru-laguntzen oinarriak 2016ko uztailaren 5ean argitaratu ziren GAOn, baita garapen bidean dauden herrialdeetan lankidetza programak eta honi loturik Elgoibarko udalerrian burutuko diren gizarte sentsibilizaziorako ekintzak finantzatzeko 2016 diru-laguntzen inguruko deialdia ere.

Hala, alde batetik, Elgoibarko Udalak, Ongizate Sailaren eskumeneko esparruan irabazi asmorik gabeko erakunde eta taldeek programatutako ekintzak eta jarduerak burutzeko helburuarekin, 17.000 euroko diru-laguntza eskainiko du aurten.

Diru-laguntza hauek eskatzeko bete behar diren baldintzei dagokionez, ondorengo helburuak dituzten proiektuetarako eman ahal izango dira:

Proiektu hauek, oro har, biztanleei edo sektore jakinei zuzenduko zaizkie: Familiak; haur eta nerabeak; pertsona elbarrituak, mendekotasun egoeran daudenak edota gaixoak; gutxiengo etnikoak; etorkinak; preso ohiak, drogamenpekotasuna duten pertsonak; adinekoak eta gizarte arriskuan egonik, Gizarte Zerbitzuen laguntza behar duten talde guztiak.

Diru-laguntzak ematean bereziki balioetsiko da aipaturiko jardueren arloekin loturiko zeharkako politiken ikuspuntu propioak gaineratzea.

Bestetik, azpimarratzekoa da ere, Elgoibarko Udalak, 2016.urtean zehar, garapen bidean dauden herrialdeetan lankidetza programak eta honi loturik Elgoibarko udalerrian burutuko diren gizarte sentsibilizaziorako ekintzak finantzatzeko helburuarekin, 3.000 euro bideratuko dituela.

Diru-laguntza hauek eskatzeko bete behar diren baldintzei dagokionez, ondorengoek izango dute deialdi honetan ezarritako dirulaguntzak eskatzeko aukera: gobernuz kanpoko erakundeek edo instituzioek, irabazi asmorik izan ez eta legez eratuta daudenek eta egoitza edo ordezkaritza iraunkorra Elgoibarren dutenek. Erakunde edo instituzio horien xedeek bat etorri beharko dute deialdi honen xede diren jarduerekin. Halaber, gaitasuna izan beharko dute diruz lagundutako jarduerei aurre egiteko.

Bai elkartegintza, bai kooperaziorako diru-laguntza eskaerak aurkezteko azken eguna uztailaren 26a izango da beraz, elgoibartarrek oraindik eskabideak aurkez ditzakete.

Eskabideak eta beharrezkoa den dokumentazio osagarria Udalaren Arreta bulegoan aurkeztu behar dira.

ADI! Gune honek cookie-ak eta antzeko teknologiak erabiltzen ditu. Zure nabigatzailearen konfigurazioa aldatzen ezbaduzu , bere erabilera onartzen ari zara.