2016ko Udako irakurketa gidaren azala

  • eLiburutegia, Euskadiko Irakurketa Publikoko Sarearen liburutegiek eskeintzen duen zerbitzu berria da, Interneten bidez eduki digitalen irakurketa errazten duena.
  • Udal Liburutegia WhatsApp zerbitzu berria ere hasi da eskaintzen 688710138 zenbakiaren bitartez, liburutegiari buruzko momentuko dudak argitzeko helburuarekin.
  • Elgoibarko Udalak, Sigma eta Altzola auzoetarako liburu mailegu iraunkorra jarri du martxan, liburu sorta batzuk prestatu dira auzo hauetako haurrek erabil ditzaten.
  • Aurten ere, Elgoibarko Gotzon Garate Liburutegiak haur, gazte eta helduentzako Udako Irakurketa Gida aurkeztu du

Elgoibarko Gotzon Garate Udal Liburutegiak, liburu digitalen mailegu zerbitzua abiarazi du eLiburutegia izeneko plataformari esker. Euskadiko Irakurketa Publikoko Sarearen plataforma bat da, Interneten bidez eduki digitalen irakurketa errazteko asmoz sortua. Irakurketa hori online ordenagailuaren bitartez, edo gailu mugikorrak (irakurgailu elektronikoak, sakeleko telefonoak edo/eta tabletak) erabiliz egin daiteke. Zerbitzu horretara sartzeko www.eliburutegia.euskadi.eus helbidera jo behar da.

eLiburutegiaren eskaintza eta baldintzak:

Plataformak formatu digitalean irakurtzeko aukera eskaintzen du. Azken nobedadeak, literaturako klasikoak eta Euskadiko Irakurketa Publikoko Sareko liburutegiek egindako hautaketa zabal bat eskuratzeko aukera izango da.

Hiru dira zerbitzu hau erabiltzeko ezinbesteko baldintzak:

  • Euskadiko Irakurketa Publikoko Sareko Liburutegi batean bazkide izatea.
  • Interneteko konexioa.
  • Proiektu honekin bateragarria den gailu bat izatea.

Argibide gehiago behar izanez gero, Gotzon Garate Udal Liburutegira hurbiltzeko gonbitea luzatzen du Elgoibarko Udalak.

Udal Liburutegia WhatsApp zerbitzua eskaintzen hasi da.

688710138 zenbakia telefono mugikorraren agendan sartu eta liburutegiari buruzko momentuko dudak argitzeko beste aukera bat izango dute elgoibartarrek. Zerbitzuaren ordutegia 9:00etatik 13:00etara izango da.

WhatsApp aplikazioaren bidez, Gotzon Garate Udal Liburutegiarekin harremanetan jarri nahi izanez gero, interesdun pertsonek liburutegira hurbildu behar izango dira kontaktua erraztera edo hurrengo formulario hau bidali (gmail kontua izanez gero):

https://docs.google.com/forms/d/e/1FAIpQLSdE44k7NSnbmIslAzHEXhbUEoZEWO77ZPpBw06c6tSmNseGPg/viewform

Azpimarratu beharra dago ere, Elgoibarko Udalak, Sigma eta Altzola auzoetarako liburu mailegu iraunkorra jarri duela martxan. Gotzon Garate Udal Liburutegiak, Osasun Zentruan egiten duen bezala, liburu sorta batzuk prestatu ditu Elgoibarko bi auzo hauetako haurrek erabil ditzaten.

2016ko Udako Irakurketa Gida

Aurten ere, Elgoibarko Gotzon Garate Liburutegiak haur, gazte eta helduentzako Udako Irakurketa Gida aurkezten dizue. Ohikoa den bezala, euskerazko naiz gaztelerazko liburuak sartu dira.

2016ko Udako Irakurketa Gida (PDF).  Informazio gehiago behar izanez gero: Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. / 943 74 35 25

- Txiki-txikienentzat:
o De Dios, Olga. Munstro arrosa
o Hutchins, Pat. Ustekabeko festa
o Tullet, Hervé. Jolastuko al gara
o Juaristi, Miren. Nik ere nahiko nuke mango bat
o Richardson, J. Tango iritsita, hiru dira
o Mckee, David. Elmer berriro ere

- Gaztetxoentzat:
o 100 kontu ondo ezagutzeko zientzia
o Nuñez, Cristina. Emocionario: di lo que sientes
o Jaka, Ana. Marimutila naiz eta zer?
o Habersack, Charlotte. Pipa Piperton es nueva en clase
o Santiago, R. El misterio de la lluvia de meteoritos
o Kazabon. Makal sendoak

- Gazteentzat:
o Iturralde, J.M. Nire lagunen gezurrak
o Huertas, R. Altxor Kutxa
o Landa, M. Azken Balada
o Landy , D. Detective esqueleto
o Lightwood, Mike. El fuego en el que ardo
o El Torres. El fantasma de Gaudí

- Helduentzat:
o Barton, F. La viuda
o Irasizabal, I. Gauzak ez ziren sekula berdinak izango
o Cano, H. Beti oporretan
o Schrobsdorff, A.Tú no eres como otras madres
o Hannah, K. El ruiseñor
o Berbel, J. Siempre: la leyenda de la pecosa de ojos verdes
o Foster Wallace, D. Sekula gehiago egingo ez dudan gauza ustez dibertigarri bat
o Garcia Saenz, E . El silencio de la ciudad blanca
o Sanchez Gárnica, P. Mi recuerdo es más fuerte que tu olvido
o Gutiérrez, X. El aroma del crimen
o Martínez, I. La ciudad de la mentira
o Aizpurua, E. Lehertu da festa