Bi langile makina bat konpontzen

  • Helburua ideia ekintzaileak sustatzea  da herrian enpresa jarduera berrien  ekimena bultzatzeko 
  • Onuradunak, ostalaritza izan ezik, edozein jarduera ekonomikoren baitan enpresaren bat osatzen duten eta oinarri arautuetan ezarritako baldintzak betetzen dituzten pertsona fisiko edo juridikoak izango dira 
  • Laguntza-programa honetarako aurrekontua 15.000 €koa da
  • Oinarriak
  • Eskaera orria

Gaur egun bizi dugun krisialdi ekonomikoaren testuinguruan, enpresa berrien sorrera sustatzea funtsezkoa da aberastasuna eta enplegua sortzeko.

Hori dela eta Elgoibarko Udalak “Elgoibar Ekinean!” izenekofuntsa jarri du abian, eta helburua, herrian enpresa berriak sortzen laguntzea eta babes ekonomikoa ematea da. Funts horren bidez, Elgoibarko Udalak herrian kokatutako enpresa proiektu berri bat duten eta oinarri arautuetan bildutako baldintzak betetzen dituzten pertsona ekintzaileei eta gaur egungo enpresei diru-laguntzak emango dizkie.

Oinarri hauek aplikagarriak izango dira, Elgoibarko udalerrian sustatuta eta aipatutako araudiari lotuta, enplegua sortzen duten enpresa-ekimenei.

Laguntza-programaren xedea Elgoibarren enpresa berriak ezartzeko helburua duten enpresa-ekimenak sustatzea eta diruz laguntzea da.

Laguntza-programa honen onuradunak, ostalaritzan izan ezik, beste edozein jarduera ekonomikoren baitan, enpresa bat osatzen duten pertsona fisiko edo juridikoak izango dira, baldin eta honako baldintzak betetzen badituzte, besteak beste:

- Pertsona fisikoen kasuan, ekintzailea langabezian egon beharko da; eta ekintzaileak pertsona bat baino gehiago izatekotan, gutxienez horietako bat langabezian egon beharko da.

- Enpresen kasuan, proiektu berrian, gutxienez, enplegu garbiaren sorrera eragingo duen lanpostu zuzen bat sortu beharko da.

- Bidegarritasun plana eginda izatea DEBEGESArekin edota Elgoibarko Udal teknikariek, DEBEGESArekin elkarlanean, plana ontzat ematea.

- Lantokia Elgoibarko udalerrian egotea eta baita enpresaren egoitza social eta fiskala ere.

Onuradun horien betebeharren artean honako hauek aurkitzen dira:

- Jarduera ekonomikoen gaineko zergan altan ematen denetik, gutxienez, 18 hilabetetan jarduera ekonomikoari eustea.

- Onartutako Bidegarritasun planarekiko enpresa-proiektuari egindako edozein aldaketa, edo aurreikusitako inbertsioa egiten ez bada, edo diru-laguntza lortzeko ezarritako edozein baldintza aldatzen bada, Elgoibarko Udalari jakinaraztea.

“Elgoibar Ekinean!” laguntza-programarako aurrekontu osoa 15.000 €koa da. Gehienez, negozioa martxan jartzeko gastuen %75a emango da, proiektu bakoitzeko gehienez ere 5.000 €, industria izaerakoa bada; eta gehienez, 2.000 €, industria ez den beste sektore batekoa bada.

Jarduera abian izan beharreko 18 hilabeteko gutxieneko epea amaitzen denean, Elgoibarko Udalak diru-laguntzaren ebaluazioa burutuko du emaitzak, baliagarritasuna eta eragina aztertzeko.

Diru-laguntzetarako eskariak Elgoibarko Udalari zuzendu behar zaizkio, Santa Ana kaleko 2 zenbakian dagoen Herritarrentzako Arreta Bulegoan aurkeztuz.

Eskariak aurkezteko epea deialdia Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hasi eta 2016ko azaroaren 30ean bukatuko da.

Elgoibarko Udalak, behin eskariak aurkezteko epea bukatzean, baldintzak betetzen dituzten eskakizun guztiak aztertuko ditu DEBEGESArekin elkarlanean, eta interesun pertsona edo enpresari idatzi bat bidaliko dio 10 laneguneko epean akatsak konpontzeko edo beharrezkoa den dokumentazio osagarria aurkezteko. Akatsak zuzentzeko epe horren ondoren, ez da inolako dokumenturik onartuko.