Inprimatu

Olaizaga Polikiroldegia

Lehen aldiz, Elgoibarko Udal Kirol Patronatuko bazkideek, Eibarko Orbea Kiroldegiko igerilekua erabili ahal izango dute abuztuan, gertuko bi herrietako Kirol Patronatuen artean lortutako lankidetza akordioari esker.

Izan ere, Olaizaga Kiroldegia abuztuan itxita egongo da Elgoibarko Udalak zenbait instalazioen mantentze eta garbiketa lan sakonak burutuko baititu. Helburua,
erabiltzaileei kalitatezko instalazioak eskaintzen jarraitzea da eta kirola modu osasuntsu, irisgarri eta seguruan praktikatzeko aukera bermatzea.

Horiek horrela, Elgoibarko Udal Kirol Patronatuko bazkideek, Orbea Kiroldegiko igerilekua erabili ahal izateko, NANarekin batera, bazkidetza egiaztatzen duen agiria
aurkeztu beharko dute. Agiri hori, uztailaren 30a baino lehen jaso beharko da Olaizaga Kiroldegiko edo Mintxetako harreran.

Orbea Kiroldegiko igerilekuak, bestalde, ondoko ordutegia izango du abuztuan zehar:
- Astelehenetik ostiralera, 9:00-13:00 eta 16:00-19:00
- Larunbatetan, 9:00-13:00
- Igande eta jaiegunetan, itxita.

ADI! Gune honek cookie-ak eta antzeko teknologiak erabiltzen ditu. Zure nabigatzailearen konfigurazioa aldatzen ezbaduzu , bere erabilera onartzen ari zara.