argazkia2701

Elgoibarko alkate Ane Beitiak eta Makina-erremintaren Institutuko (IMH) zuzendari Joxean Egañak, ekitaldi honetan, bi erakundeek izango duten lankidetza hitzarmena sinatu dute astearte honetan.

Sinatutako hitzarmenari esker, Elgoibarko Udalak, aurten, 6.000 euroko diru-laguntza emango dio ikastetxeari. Zenbateko horretatik, 3.500 euro IMH Fundazioak Goazen euskara plana inplementatzen jarraitzeko izango dira; eta gainerako 2.500 euroak, aldiz, ikastetxeak enpresetako praktikak euskaraz egiteko asmotan bideratzen duen proiekturako.

Enpresen hizkuntza politikari buruzko 30+10 ikastaroa antolatzea, IMHn eta makina-erremintaren sektorean euskara sustatzea eta ikasleek enpresetako praktikak euskaraz egin ahal izateko urratsak ematea dira sinatutako hitzarmenari esker lortu nahi diren helburuetariko batzuk.