Inprimatu

argazkia2699

Iazko partaidetza arrakastatsuaren ostean, Elgoibarko “Euskarak 365 Egun” taldea osatzen duten erakunde eta taldeak, dagoeneko, hasi dira Euskararen Nazioarteko Egunaren hurrengo edizioa prestatzen. Aurten,egun hau abenduaren 2an izango da.

2015ean bezalaxe, 2016ko Euskararen Eguna kalean ospatuko da, festa eta aldarrikapen giroan. Aurtengoan ere, herriko talde, elkarte eta erakundeak izango dira egun horretako protagonista nagusiak.

“Elgoibar, urteko 365 egunetan euskaraz bizi ahal izan nahi duen herria dela aldarrikatzeko” ekimenean parte hartu nahi dutenek maiatzaren 31ra arte izango dute izena emateko aukera, Elgoibarko Izarraren bulegoetara bertaratuta edo Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbidera mezu bat bidalita.

2016ko Euskararen Eguna ospatzeko antolatu diren ekitaldiak abenduaren 2ko 14:00etatik aurrera jarriko dira abian, Maalako parke estalian. Jarduera horren bultzatzaileek adierazi dutenaren arabera, “parte hartu nahi duen elkarte edo erakunde bakoitzak ordu laurden izango du, Euskararen aldeko babesa egokitzat jotzen duen moduan aldarrikatzeko.

Antolatzaileek pertsona bat jarriko dute elkarteen esku, “zer egin dezaketen pentsatzen eta ekitaldia bera prestatzen laguntzeko”.

ADI! Gune honek cookie-ak eta antzeko teknologiak erabiltzen ditu. Zure nabigatzailearen konfigurazioa aldatzen ezbaduzu , bere erabilera onartzen ari zara.