Argazkia Foto1

  • Hautagai jeltzalea gaur goizean izendatu dute alkate bere alderdiaren aldeko botoei esker. Hala, EAJ-PNVk, maiatzaren 26ko hauteskundeetan botorik gehien jaso zituen alderdiak, Elgoibarko Udala gidatzeko agintaldi berri bati ekin dio gaur.

Ane Beitia Elgoibarko alkate aukeratu dute gaur goizean Udalbatza eratzeko ospatu den osoko bilkuran. Zinegotzi jeltzaleak bere alderdiaren (8) aldeko botoak jaso ditu. Boto hauei esker, EAJ-PNVk, eta maiatzaren 26ko hauteskundeetan botorik gehien jaso zituen alderdia izanik, Beitiak beste agintaldi bati aurre egingo dio. Jon Peli Uriguen, EH Bilduko hautagaiak ere alkate izateko hautagaitza aurkeztu du, bere alderdiaren zazpi botoak jasoz.. Elkarrekin Podemosek (1) bere burua bozkatu du eta PSE-EE (1) abstenitu egin da.

Mintxetako igeriluak

Elgoibarko Udal Kirol Patronatuak jakinarazten du Mintxetako igerilekuaren udako denboraldiari larunbat honetan, ekainaren 15ean, emango zaiola hasiera. Hiru hilabete egongo da zabalik igerilekua, irailaren 15era arte hain zuzen ere, astelehenetik ostiralera 11:00etatik 20:30etara eta asteburuetan eta jai egunetan 10:00etatik 20:30etara. Abuztuan eta irailean itxiera ordutegia 20:00etara aurreratuko da, urtero egiten den bezala. Denboraldi osoan egun bakarrean, abuztuaren 26an (Txiki eguna), igerilekua itxita egongo da.

Prezioari dagokionez, Patronatuko abonatuek sarrera doanik izango dute eta abonatu ez diren erabiltzaileek, 18 urte arte 4 euro, eta 18 urtetik gorakoek 6 euro ordaindu beharko dituzte. Kontutan izan behar da 2014 urtean Udal Kirol Patronatuak sarreraren prezioa jeitsi zuela (helduen prezioa 8,50 eurotik 6 eurora  eta haurrena 5,30 eurotik 4 eurora) eta 2014 urtetik prezio bera mantendu duela.

Argazki sariatua 2018ko lehiaketan

  • Elgoibarko Udalak eta Ongarri Argazkilari elkarteak lankidetzan antolatutako edizio berria nobedadeekin dator. Aurten, Elgoibarko Gaztelekuaren laguntzarekin, nerabeentzako Instagram lehiaketa bat egingo da.
  • Parte hartzaile bakoitzak, paperean egindako argazkien modalitatean, gehienez 4 argazki aurkeztu ditzake Olaizaga Kiroldegian eta Instagram lehiaketaren kasuan, kirolaren inguruko argazki bat igo beharko dute. Bi kasuetan, uztailaren 19a baino lehen.
  • Guztira 1.450 euro banatuko dira bi modalitateetarako desberdindutako maila guztien artean.
  • Oinarriak (PDF)

Jaixetako kamiseten tailerra

Aurten, estreinezkoz, Gaztelekuak San Bartolome Jaietarako kamiseten tailerra antolatu du. Tailerraren helburua nerabeek jaietarako egiten dituzten kamisetak beraiek diseinatu eta egitea da, oinarrizko serigrafia teknika baten bidez.

Kamiseta propioak sortzeko tailer hau ekainaren 24an eta 27an izango da, Egur Arte Tailerrean, bertako irakaslearekin. Ekainaren 24ko hitzordua arratsaldeko 17:00etatik 19:00etara izango eta parte hartzaileek bere kamiseta diseinatuko dute. Ekainaren 27ko saioan aldiz, kamisetak serigrafiatuko dituzte, goizeko 10:00etatik eguerdiko 12:00etara. 

Kamiseta diseinatzerako orduan, irudien eta mezuen lanketa egingo da; honela, helburua da, Haur, Nerabe eta Gazteen Sustapeneko Sailak dituen hiru zeharlerroak (Euskara, Berdintasuna eta Inklusioa ) aintzat hartuz, mezu hauek euskaraz idatziak, parekideak eta inklusiboak izatea.

Izen ematea ekainaren 19ra arte egongo da zabalik. WhatsApp bidez egin ahal izango da (628 170 330) edota instagramez (@elgoibarkogaztelekua). 

Kartela

  • Ekainaren 28an ospatzen den Sexu Askapenaren Nazioarteko Eguna dela eta, ekainaren 14tik uztailaren 1era arte, jarduera desberdinak antolatu ditu Elgoibarko Udalak, Batxilergoko Hezkidetza taldearekin, Emakumeen Kontseiluarekin, Elgoibarko Izarrarekin eta Naizen elkartearekin elkarlanean.

XIPintxoLehiaketa01

  • Ekimena Elgoibarko Udalak antolatzen du udalerriko ostalaritzako sektorean euskararen erabilera bultzatu, eta bidenabar, Elgoibarko gastronomia suspertzeko helburuarekin.
  • Aurten ostalaritzako 23 establezimenduk hartuko dute parte eta epaimahaia munduko sukaldaritzako profesional eta adituek osatuko dute: Mireia Alonso, Iñigo Kortabitarte eta Josu Mugerza.
  • Partehartzaileak eta pintxoak  (PDF)

 

 

 

Euskara dirulaguntzen oinarriak 2019ko ekainaren 10eko GAOn argitaratu dira. Udalerrian euskara sustatzen jarraitzeko helburuarekin, Elgoibarko Udalak hurrengo dirulaguntzak eskainiko ditu 2019an zehar:

  • Elgoibarko Udal Euskaltegia ez den beste euskaltegi batean edo barnetegian euskara ikasteko dirulagun­tzak (kasu honetan epea irailaren 26an bukatzen da).

  • Uda­ko Euskal Uniber­tsi­tateak (UEU), Euskal Herriko Uniber­tsi­tateak (EHU) eta Hik Hasik euskara hu­tse­an antola­tzen dituzten ikastaroak egiteko dirulagun­tzak.

  • Establezimenduko errotulu nagusia euskara hutsean edota irudi korporatiboa euskaraz edo ele bietan jartzeko dirulaguntzak.

  • Euskarazko irakaskuntzaren aldeko jaietarako dirulaguntzak.

  • Herriko enpresetan euskararen erabilera bultzatzeko dirulaguntzak.

  • Oinarriak (PDF)

Jarduera hauetarako eskaerak aurkezteko azken eguna urriaren 31 izango da eta elgoibartarrek dagoeneko eskabideak aurkez ditzakete. Informazio osagarria lortu nahi dutenek, Herritarren Arreta Zerbitzuan (Santa Ana, 2) edota Elgoibarko Udalaren egoitza elektronikoaren webgunean.

Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala: aldizkaria 2019-06-10, 108 Zenbakia

 

Elgoibarko Udalak, Mintxetan eraikitzen ari diren ur parke berriaren erabileraren inguruan sortutako zalantzak argitu nahi ditu. Udalak, pasa den maiatzaren 17an zabaldu zuen proiektu honen inguruko azken informazioa. Albiste horretan, obren hasierari buruzko datuak errazteaz gain, Mintxetako igerilekuko atzeko partean kokatuko den ur parkearen gunea “irekia eta sarbide librekoa” izango zela aipatzen zen. Hala azaldu zen komunikabideetara zabaldutako oharrean. Informazio hau publikatu zen egunean bertan, Udalak beharrezkotzat jo zuen informazioa gehiago matizatzea edo zehaztea, gogoratuz, ur parkeaz disfrutatzeko, igerilekuen gunearen barruan dagoen heinean, eta bazkidea izan ezean, betiko lez, igerilekuetako ohiko sarrera ordaindu beharko zela azpimarratuz. Argibide hau, Udalaren web orrialdean egunean bertan egin zen, maiatzak 17, baina ez zen berriro prentsara zabaldu. Hau, sare sozialetan sortutako eztabaidaren arrazoi.

Beraz, igerilekuan dauden haur jolasen erabilera librea den bezala, ur jolasena ere erabilera librekoa izango dela adierazi zen. Baina igerilekuetako sarrera, esan bezala, ez da doakoa. Udalak sentitzen du gaizki ulertzea eta azken asteetan gai honi emandako erabilera politikoa salatzen du.

Bidegi Gipuzkoako Azpiegituren Agentziak, AP-8 autobidean, Elgoibar parean, panel akustikoak jartzeko lehenengo pausoa emango du bihar. Lehenengo fase honetako lanak, Arregitorre paretik hasiko dira, poste elektrikoak kendu eta gunea kanalizatuko dute linea lurperatzeko eta panelak kokatuko diren lursailak libre uzteko. Bi kilometro baino gehiagotan zehar jarriko dituzte pantailak eta urte amaierarako instalatuta egotea aurreikusten dute. 

Obra gauzatzeko, Bidegik milioi eta erdiko inbertsioa egingo du, autobideak sorrarazten dituen zarata desberdinak murriztu eta inguruko auzotarren bizi-kalitatea hobetzeko helburuarekin.
Elgoibarko Udalak argitaratutako eta Andoni Segundo Armerok idatzitako “Elgoibarko zuhaitzak. Gida eta sailkapen-gakoa” liburua gazteen artean ezagutzera emateko, eta nolabait, zuhaitzei buruzko ezagupenaren grina sustatzeko asmoz, Udalak lehiaketa bat antolatu zuen liburuaren “Bazenekien” / “Sabías qué” atalarekin.

Institutu, Ikastola, Meka eta IMHko ikasleei (gelaka) zuzendutako lehiaketa honetan, 18 gelek hartu dute parte eta horietatik 4 izan dira galdera guztiak (18) zuzen erantzun dituztenak. Hori dela eta, lehiaketaren oinarrien arabera irabazleen artean zozketa bat egingo da ostiral honetan, ekainak 7, goizeko 10:20ak inguru Herri Eskolako liburutegian. Bertan, irakasle eta ikasleez gain, Iosu Arraiz Hirigintza zinegotzia eta Idoia Álvarez Jasangarritasun teknikaria egongo dira.

Guztira, bi gela izango dira saridunak. Saria gela guztiarentzako goiz bateko surf ikastaroa (2 ordu) izango da eta printzipioz saioa ekainaren 19an egingo da Deban.
Kontziliazio erantzukidearen aldeko itunaren aurkezpena Udaletxean
Kontziliazio erantzukidearen aldeko itunaren aurkezpena Udaletxean
  • Etorkizuneko proiektua da, Elgoibar parekideagoa egiten lagunduko duena, kontziliazio erantzunkidean oinarritutako estrategia eta berariazko programa, alegia.
  • Itunak bi urteko iraupena izango du, eta iraunaldia amaituta, entitate sinatzaileek hala erabakiz gero, berritu ahal izango da. Herriko elkarte, ikastetxe eta enpresa guztiek ateak irekita dituzte kontziliazio erantzukidearen mahai honekin bateratu eta bertan parte hartzeko. Informazio gehiagorako: Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.
  • Ituna (PDF)