Balkoiak eta leihoak apaintzeko lehiaketa antolatu du Elgoibarko Udalak laugarren urtez
-
Herritar guztiek har dezakete parte lehiaketan. Horretarako, aurrez izena eman beharko da, maiatzaren 26tik ekainaren 10ra bitarten Arreta bulegoan (HAZ) eta esku-orrietan dagoen QRa betez. Bestalde, maiatzaren 26an, 10:00etatik 13:00etara, Kalebarren plazan egingo da lore banaketa. Ekimenean parte hartzeko nahitaezkoa izango da NANa erakustea.
Euskal Dantzako bakarlariek erakustaldia eskainiko dute Elgoibarren ostiral honetan, maiatzak 27
-
Ikuskizuna 19:30ean hasiko da, eta euria egiten badu Maalan eskainiko da.
-
Zinemari erreparatuz, ‘En su punto’ pelikula egongo da ikusgai.
Elgoibarko Udalak sare sozialei eta pornografiari buruzko hitzaldia antolatu du ekainaren 6an
-
Sare sozialei eta pornografiari buruzko hitzaldiak gazteen garapenean duten eraginari eta eraginari buruz jardungo du.
-
Izena emateko, deitu 943 741 050 telefonora edo Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. helbidera.
Zabalik dago Elgoibarko Udal Kirol Patronatuaren udako ikastaroetan izena emateko epea
-
Ekainaren 17a bitarte burutu daiteke olaizagaharrerahotmail.es helbidearen bitartez.
-
Ekainaren 27tik uztailaren 22ra 4 ikastaro egongo dira aukeran: spinning gazteak, zumba, eskalada eta igeriketa.
Ehundaka lagunek hartu zuten parte pasa den larunbatean, maiatzak 21, Elgoibarko I. Zientzia Azokan
-
38 postutan barrena ibiltzeko aukera izan zuten herritarrek Lekuederren.
-
Tailerretan 300 ume, nerabe eta gaztek hartu zuten parte. Steam proiektuak aurkezten guztira 248 ikasle, irakasle, enpresetako langileak, Lanbide Heziketako eta Unibertsitateko langileak eta Museoko langileak egon ziren.
Hezkuntza Mahaia osatu dute Udalak eta Hezkuntza komunitateak
-
Mahaiak helburu du elkarlana ahalbidetuko duen partaidetza-egitura iraunkorra sortzea, elkarbizitza osasuntsua eta inklusiboa hobetu eta udal mailako hezkuntza beharrak identifikatzea, erantzun bateratu bat emateko.
-
Hezkuntza Mahaiaren parte dira Udalaren Haur, Nerabe eta Gazteen Sustapeneko Sailaren zinegotzia eta teknikaria, Kirol Patronatuaren Lehendakaria eta Zuzendaria, Herri Eskolako ordezkariak, Elgoibar Ikastolako ordezkariak, Musika Eskola, Udal Ludoteka eta Atxutxiamaika.
-
Helburua da, hastapen dokumentuan zehaztutako lan lerroak eta jarduketa plana garatzen hastea irailetik aurrera, hilean behin batuz.
Elgoibarko jatorri askotariko herritarren bizipen linguistikoak eta euskararekiko dituzten pertzepzioak jasoko ditu Gotzon Garate bekaren IV. edizioak
-
Elgoibarren bizi diren jatorri atzerritarreko pertsonek euskararekiko dituzten pertzepzioak aztertu eta hizkuntz integrazioan laguntzeko alorrak identifikatzea izango da jomuga.
-
Bekaren esleipendunak Saioa Iraola Urkiola eta Ekhine Eizagirre Zubiaurre izan dira, 10.000 euroko dirulaguntza izango dute eta 8 hilabete izango dituzte lana bukatzeko.
Asteazken honetan, maiatzak 25, Osoko Bilkura Elgoibarko Udalean
-
18:30ean izango da, Udaletxeko Areto Nagusian. www.elgoibar.eus web orrian jarraitu ahal izango da zuzenean.