Iñaki Konde Zubiaurre izango da Elgoibarko Bake Epaile berria

  • Iñaki Konde Elgoibarko Izarra elkarteko lehendakaria da gaur egun. Urte luzez MEKA Lanbide Eskolako irakasle eta zuzendaria izan da. 

Iñaki Konde Zubiaurre izango da Elgoibarko Bake Epaile berria eta Manu Konde Astigarraga, berriz, ordezko Bake Epailea. 

Iñaki Konde Elgoibarko Izarra elkarteko lehendakaria da gaur egun. Urte luzez MEKA Lanbide Eskolako irakasle eta zuzendaria izan da. Gaur egun jubilatuta dago. 

Udalak, otsailean, Elgoibarko Bake Epaile eta ordezko epaile kargurako hautagaitzak aurkezteko deialdia zabaldu zuen. Guztira 5 pertsona aurkeztu ziren deialdira.