Idotorbeko zelaietako garbiketa eta aparkalekua kontrolatzeko zerbitzua abian dira udari begira

  • Zerbitzuak ekainaren 2tik irailaren 18ra luzatuko dira: komunak, landak eta aparkalekuak aldizka garbituko dira, aparkalekua kontrolatuko da eta elkarbizitza-arauak eta landaren erabilera zainduko da.

Idotorbeko zelaiek garbiketa eta aparkalekua kontrolatzeko zerbitzuak izango dituzte udan. Zalantzarik gabe, Idotorbe (San Pedro) jende gehien mugitzen den auzoetako bat da, bai elgoibartarren aldetik, bai inguruko herrietatik etorritako jendearengatik.

Udaberriko eta udako hilabeteetan, batez ere, 33 baserriz osatutako auzo honetako zelaiak ingurune bateko lasaitasunaz gozatzeko prest dauden bisitariz betetzen dira: jatetxe bat, frontoi bat, ermita bat, haurrentzako parke bat eta harrizko mahai eta banku ugari ditu.

Hori dela eta, Udalak garbitasuna eta segurtasuna areagotu ditu hilabete horietarako: komunak, eremu amankomunak, zelaia eta aparkatzeko gunea aldizka garbitzea, aparkatzea kontrolatzea eta elkarbizitza-arauak betetzen direla eta zelaia erabiltzen dela zaintzea:

  • Ibilgailua aparkalekuan aparkatzea, eta ez zelaian.
  • Parrilletan bakarrik su egin, eta inola ere ez sua piztu parrilletatik kanpo.
  • Ez moztu zuhaitzetako adarrak sua pizteko.
  • Zaborrak zelaian zehar dauden edukiontzietan edo paperontzietan utzi.
  • Txakurra beti lotuta eraman eta ez utzi arretarik gabe.
  • Natura eta ingurunea errespetatzea.

Zerbitzua ekainaren 2tik irailaren 18ra luzatuko da.