‘Ibai berria’ murala bukatuta Santa Ana kalean 

  • Putzu batean salto egiten duen haurra proiektatu du Pablo Astrainek. 
  • Diseinu honek zenbatutako botoen erdia baino gehiago jaso zuen parte-hartze prozesuan: herritarrek emandako 980 botoetatik 445. 

Elgoibartarrek urrian aukeratu zuten Santa Ana kalean margotu berri den muralaren diseinua: Pablo Astrainen ‘Ibai berria’ ikusgai dago jada. Putzu batean salto egiten duen haurra proiektatu du.

Diseinu honek botoen erdia baino gehiago jaso zuen: herritarrek emandako 980 botoetatik 445. Azken urteetako parte-hartze prozesu jendetsuena izan zen.

Proiektuaren helburua udalerriko txoko hau berreskuratzea eta atseginagoa egitea izan da, herritarren gozamenerako.