Hilerrian 40 kolunbario berri jartzeko lanak hasi ditu Udalak

Horretarako plataforma bat sortzeari ekin zaio: lurra egonkortu, nibelatu eta hormigoizko estruktura sortuko da. Lanen kostua 6.600 euro + BEZ da.

Hilerrian kolunbarioentzako gune berri bat sortuko du Udalak. Horretarako plataforma bat sortzeari ekin zaio: lurra egonkortu, nibelatu eta hormigoizko estruktura sortuko da. Guztira 40 kolunbario jarriko dira uda ostean. Lanen kostua 6.600 euro + BEZ da.

Kolunbario horiek erabiltzen hasteko ordenantzak finkatuko ditu Udalak datozen hilabeteetan. Helburua da 2023an erabilgarri egotea.