Herriko industria-sektoreko 14 enpresatan langileen kontziliazio erantzukideari buruzko azterlana abian da

  • Martxoaren 23a Kontziliazio Erantzukidearen Eguna da. Elgoibarko Udalak bat egin du jardunaldi honekin, eta emakumeen eta gizonen arteko benetako berdintasun eraginkorra lortzen lagunduko duen kontziliazio-estrategia ona izatearen garrantzia aldarrikatu du.
  • Elgoibarko  kontziliazio aldizkaria  (PDF)

Elgoibarko Udalak, urte hasieran, langileen kontziliazio erantzukideari buruzko azterlan bat jarri zuen abian, herriko enpresa industrial ugarirekin batera.

Lana bilatzen eta hobetzen ari direnean, kontziliazio erantzukidea da langileei gehien interesatzen zaien neurrietako bat. Kontziliazioa ez da bakarrik familia-eremutik ikusten adingabeak edo mendeko pertsonak zaintzea, eremu pertsonaletik (atsedena, aisialdia, kirola) eta lan-esparrutik (garapen profesionala, baliabide-hornidura…) ere ikusita.

“Badakigu enpresentzat zaila dela talentua duten pertsonak atxikitzea eta erakartzea -nabarmendu du Ane Beitia alkateak-. Industria-erakundeek gero eta gehiago inbertitzen dute langileak enpresan gelditzera eta beren erakundeetan lan egin nahi duten pertsonak erakartzera bultzatzen dituzten estrategietan eta neurrietan”.

“Frogatu da kontziliazio erantzukideko politikak aplikatzen dituzten enpresek produktibitatea handitzea, motibazioa eta lan-giroa hobetzea lortzen dutela, bajak eta absentismoa murrizten dituztela eta, azken batean, talentua atxikitzen eta erakartzen dutela; beraz, etorkizuneko inbertsioa dira”.

Kontziliazio-neurriak garatuz talentu hori atxikitzen eta erakartzen laguntzeko udalerriko erakundeei, Elgoibarko Udalak, bere Berdintasun Arloaren bitartez, proiektu pilotu bat jarri du abian udalerriko industria-sektoreko enpresekin. Prozesuan parte hartzeko prest agertu diren tokiko 14 enpresarekin lanean hasi da:

  • Ajubita
  • Alkorta Forginf Group 
  • AVS
  • Berkoa
  • Bronymec
  • Danobat Group
  • Danobat S.coop
  • Etxepe
  • HRE automation
  • Ideko
  • Metala
  • Nordplastic 5.2
  • Schaeffler Iberia – Rodisa
  • Torneados Bello

Diagnostiko bat egingo da, langileen arduradunak bete beharreko online galdetegi labur baten bidez. Txosten bat egiten ari dira, enpresei txosten horretatik ateratako ondorioak aurkezteko.
Ateratako ondorioak horien guztien parte-hartzeari irekitako foro batean aurkeztuko dira. Foro hori ekainean egitea aurreikusten da, eta bertan azalduko dira, halaber, enpresetako jardunbide egokien adibideak, indarrean dauden dirulaguntzei buruzko informazioa eta enpresen eta erakundeen esparruan egiten ari diren ekintzak, kontziliazio erantzukidearen bidez talentuaren atxikipena eta erakarpena hobetzeko.

Martxoaren 23a Kontziliazio Erantzukidearen Eguna da. Elgoibarko Udalak bat egin du jardunaldi honekin, eta emakumeen eta gizonen arteko benetako berdintasun eraginkorra lortzen lagunduko duen kontziliazio-estrategia ona izatearen garrantzia aldarrikatu du. Horregatik, aste honetan aldizkari bat emango zaie prozesuan parte hartu duten enpresei, talentua mantentzeko eta erakartzeko tresnak erakusteko.