Herri Eskolako kanpo estalpeko argiteria berrizteko lanak hasi ditu Elgoibarko Udalak

400Wko 24 luminaria ordezkatuko dira, 200Wko LED argiengatik. Aurreikusten da %50eko kontsumo jaitsiera lortzea LED argiekin. Aurrekontua 8421,21 eurokoa da, BEZ barne.

Herri eskolako kanpo estalpeko argiteria berrizteko lanak hasi ditu Elgoibarko Udalak.

Led luminariak instalatuko dira eraginkortasun energetikoa hobetzeko helburuarekin: 400Wko 24 luminaria ordezkatuko dira, 200Wko LED argiengatik. Aurreikusten da %50eko kontsumo jaitsiera lortzea LED argiekin. Aurrekontua 8421,21 eurokoa da, BEZ barne.

Helburua da instalakuntzak hobetzea eta eraginkortasun energetikoan pausuak emanaz herri jasangarriagoa bilakatzea Elgoibar.

Herri Eskola barruko LED argiteria ere aldatzeko aurreikuspena du Udalak uztaila eta abuztuan zehar, ikasturte berria hasi baino lehen.

« »