Haurrentzako neguko oporraldi zerbitzuan izena emateko epea zabalik

  • Abenduaren 2ra bitarte burutu daiteke: www.elgoibarkoizarra.eus atarian edota Elgoibarko Izarraren bulegoan edo Udal Ludotekaren bulegoan burutu daiteke. 

Elgoibarko Udal Ludotekak eta Atxutximaikak neguko oporraldi zerbitzua eskainiko dute herriko haurrentzat abenduaren 26tik urtarrilaren 5era. 

Aurtengoan adin tarteen egokitzapenak burutu dira haurren gustu eta beharretara hobekien egokitzen den eskaintza osatze aldera. 

Izen ematea jada zabalik dago eta abenduaren 2ra bitarte burutu daiteke: www.elgoibarkoizarra.eus atarian edota Elgoibarko Izarraren bulegoan edo Udal Ludotekaren bulegoan burutu daiteke. 

Adin tarteka, honakoa da eskaintza: 

Haur Hezkuntza 2-3 | 4-5

Bi txanda egongo dira aukeran: 

  • Lehen txanda (abenduak 26-30). Kuota: bazkideek 54€ eta gainerakoek 60€. 
  • Bigarren txanda (urtarrilak 2-5). Kuota: bazkideek 43€ eta gainerakoek 48€. 
  • Bi txandak. Kuota: bazkideek 87€ eta gainerakoek 97€. 

Lehen Hezkuntza 1-3

Bi txanda egongo dira aukeran: 

  • Lehen txanda (abenduak 26-30). Kuota: bazkideek 65€ eta gainerakoek 72€. 
  • Bigarren txanda (urtarrilak 2-5). Kuota: bazkideek 43€ eta gainerakoek 48€. 
  • Bi txandak. Kuota: bazkideek 104€ eta gainerakoek 115€. 

EKINTZAK

  • ARRIKRUTZ-ERA IRTEERA. Abenduak 28, 10:00 – 18:00, 24 € (bazkideek, 22 €).
  • FESTAREN PRESTAKETA ETA URTE AMAIERAKO FESTA. Abenduak 29 (16:00-19:00) eta  30 (17:00-20:00). 12 € (bazkideek, 11 €).
  • DEBARA IRTEERA: GAZTELU LEHIAKETA. Urtarrilak 2 (09:00 -13:00). 12 € (bazkideek, 11 €). 
  • “GRAND PRIX” PISTA-JOKOA. Urtarrilak 3 (09:00 -13:00). 12 € (bazkideek, 11 €).

*Txokoetan izen ematen dutenek abenduaren 28ko eta urtarrilaren 2ko eta 3ko ekintzak barne izango dituzte.

Lehen Hezkuntza 4-6

  • “CITY JUMP” GASTEIZ-ERA IRTEERA. Abenduak 26 (10.00 – 18:00) 24 € (bazkideek, 22 €)
  • FESTAREN PRESTAKETA ETA URTE AMAIERAKO FESTA. Abenduak 29 (16:00-19:00) eta  30 (17:00-20:00). 12 € (bazkideek, 11 €).
  • EGONALDIA ELGOIBARREN (KLUEDO, GOT TALENT. AFARI BEREZIA… Urtarrilak 2 (10:00) irteera eta urtarrilak 3 (17:00) itzulera. 42€ (bazkideek 40€). 

Informazio gehiago eskuratzeko jo Elgoibarko Izarrara (Aita Agirre 3, 943 74 17 46 edo atxutximaika@elgoibarkoizarra.eus) edo Udal Ludotekara (Gabriel Kurutzelaegi 6, 943 74 88 83 / 656 74 07 93 edo ludotekaelgoibar@gmail.com).