Hasier Etxeberriaren oroimenez antolatutako ‘Biba Hasier’ ekimena ospatuko da asteazken honetan, irailak 28

  • Ekimen honen baitan Joxe Azurmendi eta Lorea Agirrek ‘Herria, hizkuntza, kultura’ hitzaldia eskainiko dute.

Bost urte dira Hasier Etxeberria idazle elgoibartarra hil zela. Ordutik, ‘Biba Hasier’ ekimena ospatzen da herrian idazlearen oroimenez, eta aurtengo edizioa irailaren 28an, asteazken honetan, ospatuko da.

Ekimen honen baitan, Joxe Azurmendi idazleak eta Lorea Agirre kazetariak ‘Herria, hizkuntza, kultura’ izeneko hitzaldi bat eskainiko dute Aita Agirre kulturguneko areto nagusian. 19:00etan hasiko da eta ez da sarrerarik erosi beharko.

Bestalde, ‘Ez du hitzegingo, ez’ hitzaldia antolatu da ostegun honetarako, hilak 29, Lengoaiaren Nahaste Espezifikoaren Nazioarteko Egunaren baitan. Hizlaria Noemi Fariña psikologa eta logopeda izango da, eta 18:30ean hasiko da Kultur Etxeko hitzaldi gelan. TEL Euskadi eta Elgoibarko Gizarte Zerbitzuen Sailak antolatutako hitzaldia da.

Hurrengo egunean, aldiz, Mintzamenaren eta hizkuntzaren garapen-nahasmenduaren (TEL) nazioarteko eguna da, eta horren baitan antolatu da osteguneko hitzaldia. Egun hau dela eta, Aita Agirre Kulturguneko arkupea argiztatuko da. Bestalde, 19:00etarako zine foruma antolatu da; ‘La teta asustada’ filma eskainiko da Lilan.