Goiko Errotaren pasabideko zoladura berrituta, Merkatuko zubiko zurezko oholak aldatzen hasi dira

  • Merkatuko zubia itxita egongo da gaurtik, urriaren 13tik, 10 egunez, birmoldaketa-lanak direla eta.
  • Erabiliko den materiala 100 × 100 birziklatu eta birziklagarria da, industria- eta hiri-hondakinekin birziklatutako plastikoekin egina, zabortegietatik aterata.

Udalak Goiko Errotako zubiaren zoladura berritzeko lanak amaitu ditu eta Merkatu Plazakoari hasiera eman berri dio. Egungo zoladura kendu egingo da % 100 birziklatutako plastikozko xaflak jartzeko, zura imitatzen dutenak.

Erabiliko den materiala 100 × 100 birziklatua eta birziklagarria da, industria- eta hiri-hondakinekin birziklatutako plastikoekin egina, zabortegietatik aterata.

Merkatuko zubia itxita egongo da gaurtik, urriak 13, 10 egunez, birmoldaketa lanak direla eta.

Obra GOKI ERREFORMAK, S.L. ari da burutzen, eta aurrekontua 39.641,18 € + BEZ da.

Horrela, Udalak herriko azpiegiturak hobetzen jarraitzen du modu jasangarrian, herritarren segurtasuna hobetuz.