Goiko Errotako eta Merkatu Plaza alboko zubien oholak berrituta

  • Erabili den materiala 100 × 100 birziklatu eta birziklagarria da, plastiko birziklatuekin egina industria- eta hiri- hondakinekin, zabortegietatik ateratakoa.
  • Lanak 3 asteko iraupena izan dute, 39.641,18 €+BEZeko aurrekontuarekin.

Goiko Errotako eta Merkatu Plaza alboko zubien oholak berritu berri ditu Udalak. Zurezko itxura duten % 100 birziklatutako plastikozko lamak jarri dira. 

Erabili den materiala 100 × 100 birziklatu eta birziklagarria da, plastiko birziklatuekin egina industria- eta hiri- hondakinekin, zabortegietatik ateratakoa.

Lanak 3 asteko iraupena izan dute eta GOKI ERREFORMAK, S.L. enpresak egin du obra 39.641,18 €+BEZeko aurrekontuarekin. 

Lanokin Udalak herriko azpiegiturak hobetzen jarraitzen du, era jasangarrian, herritarren segurtasuna hobetuz.