‘Goazen 9.0’ ikuskizunaren saio berria programatu du Elgoibarko Udalak

  • 30 minutuan agortu ziren martxoaren 17an 19:00etan programatutako ikuskizunaren sarrerak. Saio berria egun berean izango da 17:00etan.
  • Aurre-salmenta otsailaren 17an izango da, 12:00etatik aurrera, https://www.herrikoantzokia.eus web orrialdean.

Go!azen fenomenoak izugarrizko arrakasta izaten jarraitzen du, oraingo honetan, ‘Go!azen 9.0’ denboraldian murgilduta. Elgoibar ere horren adierazle da: 30 minutuan agortu ziren martxoaren 17an 19:00etan programatutako ikuskizunaren sarrerak.

Hori horrela, Udalak, jakinda ikuskizunak sortzen duen erakargarritasuna, beste saio bat izango da, martxoaren 17an, 17:00etan, Herriko Antzokian.  Aurre-salmenta otsailaren 17an izango da 12:00etatik Aurrera www.herrikoantzokia.eus webgunean.

Telesaileko aktoreak aurrez-aurre ikusteko aukera aparta izango dira kontzertu hauek, baita haiekin batera dantza egin eta abesteko ere.