Gaurtik aurrera, maiatzak 15, zabalik arratsaldez Olaizaga kiroldegiko igerilekuak eta abian igeriketa eskolak zein ikastaroak

  • Zerbitzu eta ikastarook berreskuratu dira bi sorosle eta bi monitore lanera itzuli direlako gaur, maiatzak 15. 
  • Spinning, TRX, krosfit eta haurdunaldiko gimnasia ikastaroetako hainbat saio ere berraktibatu dira. 

Astelehen honetan, arratsaldez, berriro zabaldu dira Olaizaga kiroldegiko igerilekuak eta hainbat igeriketa ikastaro eta Igeriketa Eskolako saio guztiak jarriko dira abian berriz ere. Zerbitzu eta ikastarook berreskuratu dira bi sorosle eta bi monitore lanera itzuli direlako gaur, maiatzak 15, astelehena. Gogoan izan Olaizaga kiroldegian eta Mintxetan lan egiten duten BPXport enpresako sorosle eta monitoreek greba mugagabea abiatu zutela apirilaren 22an. 

Aste honetan, astelehenetik ostiralera, igerilekua 14:15etatik 21:30etara irekita egongo da. 

IGERIKETA ESKOLAKO talde guztiak (8) normaltasunera itzuliko dira gaurtik aurrera.

Honako IGERIKETA IKASTAROak berriz ere abian:

  • MASTERRAK: astelehen eta asteazkena, 20:00-21:00
  • HOBEKUNTZA 2: astearte eta osteguna, 15:15-16:15
  • MASTERRAK 2: asteartea eta osteguna, 19:30-20:30
  • IZURDE 11. taldea: astelehen eta asteazkena, 17:15-17:45
  • MARRAZO 15. taldea: astelehen eta asteazkena, 17:45-18:15
    MARRAZO 18. taldea: astelehen eta asteazkena, 18:15-18:45
  • MARRAZO 21. taldea: astelehen eta asteazkena, 18:45-19:15
  • MARRAZO 23. taldea: astelehen eta asteazkena, 19:15-19:45

SPINNING saioak ere berreskuratzen dira: astelehen eta asteazkenak, 18:00-19:00 eta 19:00-20:00.

TRX, KROSFIT eta HAURDUNALDIKO GIMNASIA: astearte eta ostegunak.

Udalak zein Patronatuak lanean jarraituko du BPXport enpreak eta langileek beren jarrerak hurbildu ahal izan ditzaten eta alderdi guztiak asebeteko dituen akordio batera irits daitezen, herritarrek udal instalazio guztiez gozatu ahal izateko.