Transparencia Internacional (TI) gobernuz kanpoko erakundea da, eskala unibertsalekoa eta ustelkeriaren aurka egitea du xede. Gizarte zibila, sektore pribatua eta gobernuak biltzen ditu koalizio global batean.

2008tik aurrera, udalen gardentasun indizea (UGI) prestatzen dute. Indize hori Espainiako udalek hiritarren eta gizartearen aurrean duten gardentasun maila neurtzeko tresna erabilgarria da.

UGI aplikatuta, Espainiako udalik handienen gardentasuna ebaluatzen da, 80 adierazlez osatutako multzo baten bidez.

UGI-ren bidez, gardentasunaren sei alor ebaluatzen dira:

Udal Korporazioari buruzko informazioa

- Udaleko hautetsiei eta langileei buruzko informazioa
- Udaleko antolamenduari eta ondareari buruzko informazioa
- Udal arau eta erakundeei buruzko informazioa
Herritarrekin eta gizartearekin harremanak

- Udaleko webgunearen ezaugarriak
- Herritarrei informazioa eman eta arreta eskaintzea
- Herritarrekiko konpromiso maila
Gardentasun ekonomiko-finantzarioa

- Kontabilitateko eta aurrekontuen informazioa
- Udal sarreren, gastuen eta zorren gardentasuna
Zerbitzuen kontratazio eta kostuetako gardentasuna

- Zerbitzuak kontratatzeko prozedurak
- Hornitzaileak eta zerbitzuen kostuak
Hirigintza, Herri Lan eta Ingurumen arloko gardentasuna

- Hiri antolamenduko planak eta hirigintzako hitzarmenak
- Herri lanen iragarpenak eta lizitazioak
- Lehiaketara aurkeztutakoei buruzko informazioa, eskaintzak eta ebazpenak
- Herri lanak, hirigintza eta azpiegiturak
Gardentasun Legearen adierazleak

- Udalaren planifikazioa eta antolakuntza
- Kontratuak, hitzarmenak eta diru laguntzak
- Udaleko goi karguak eta erakunde partaidetuak
- Informazio ekonomikoa eta aurrekontuena

80 adierazle dituen multzo hori aplikatuta, banakako puntuazioa lortzen du udal bakoitzak eta, puntuazio guztiekin, ebaluatutako udalen gardentasun mailen ranking edo sailkapena prestatzen da.