Euskaraldiari hasiera emateko herri-dantza Elgoibarren

  • Euskaraldiari hasiera emateko jaia Kalegoen plazan izango da, azaroaren 19an, 13:30ean hasita.

Euskaraldia ariketaren hirugarren edizioa azaroaren 18an hasiko den arren, Elgoibarren hurrengo egunean izango da hasiera jaia.

Euskaraldiari hasiera emateko jaia Kalegoen plazan izango da, azaroaren 19an, 13:30ean hasita, eta, esan moduan, dantza egongo da ekimenaren erdigunean. Elgoibarko Euskaraldia Taldeak, Biraka dantza elkarteak eta Inazio Bereziartua Musika eta Dantza Eskolak dihardute antolakuntza lanetan, eta herritarrak animatu nahi dituzte parte hartzera.

‘Esazu hitz bat” HERRI-DANTZA’ sortu eta prestatu du Biraka dantza elkarteak plazan dantza egiteko, baina taldekideez gainera, nahi duten herritar guztiek izango dute dantza egiteko aukera. Horretarako, baina, dantza ikasteko prestatu dituzten entseguetara azaldu behar da. Hauek dira entsegu egunak eta ordutegia:

  • AZAROAK 8 – 10 – 15 – 17
  • ORDUTEGIA: 19:45 – 20:15
  • TOKIA: Olaizaga Kiroldegia.

 

Euskaraldian izena emateko mahaia, Aita Agirre kulturgunean


Euskaraldian izena emateko aukera izango da azaroaren 2tik 17ra bitartean, 17:30etik 19:30era, Aita Agirre kulturguneko sarreran jarriko duten mahaian. Dagoeneko izena eman duten herritarrek txapak jasotzeko aukera ere izango dute han. Era berean, arigune ikurrak ere jaso ahal izango dira. Euskaraldirako arropak eta materialak ere salduko dituzte.
Elgoibarko Izarrak Aita Agirre kulturgunean duen bulegoan ere egongo dira azaroaren 2tik 17ra, 9:00-18:00 ordutegian. 

Informazio gehiago: euskaraldia@elgoibar.eus / 943 741 626.