Euskaraldia ariketari buruzko gogoeta egingo du Kike Amonarriz soziolinguistak asteartean 

Elgoibarko Euskaraldia Taldeak Kike Amonarriz euskaltzale eta soziolinguista ekarriko du Elgoibarrera bihar, hilaren 17an, Euskaraldia ariketa sozialaren inguruko gogoeta egitera.

Zergatik Euskaraldia? Zein dira arrazoiak? Zer lortu da lehen bi edizioetan? Zer geratu zaigu, momentuz, nahi eta ezinean? Zergatik Euskaraldiaren hirugarren edizioa? Zeren bila goaz? Galdera horiei eta beste batzuei erantzungo die
Amonarrizek.
Hitzaldia Aita Agirreko areto nagusian izango da, 19:00etan.