Euskal Dantzako bakarlariek erakustaldia eskainiko dute Elgoibarren ostiral honetan, maiatzak 27

Ikuskizuna 19:30ean hasiko da, eta euria egiten badu Maalan eskainiko da.

Zinemari erreparatuz, ‘En su punto’ pelikula egongo da ikusgai.

Euskal Dantzako bakarlariek erakustaldia eskainiko dute Elgoibarko Kalegoen plazan ostiral honetan, maiatzaren 27ean, I. Bereziartua Musika Eskolak antolatuta. Ikuskizuna 19:30erako dago programatuta, baina eguraldiak ez badu laguntzen, Maalara lekualdatuko da ikuskizuna.

Egun berdinean, gainera, ‘Zinemakopa’ antzerki musikala eskainiko da Herriko Antzokian, 20:30ean. Sarrerak salgai daude https://herrikoantzokia.eus/ webgunean, eta egunean bertan Herriko Antzokiko leihatilan erosteko aukera ere egongo da. Euskaraz eskainiko da antzezlana.

‘El bolero de Raquel’, ‘Cabaret’ eta ‘Tacones lejanos’ filmetan oinarritutako antzezlana da, eta aktoreak Aitor Guisasola, Ibai Leon, Maixus Otaegi, Sara Iriondo Otaño, Nagore Cid, Oihane Gartzia, David Rodriguez, Sohelen Vargas, Jon Iraola, Gorka Luna, Dani Zelaia Cooper eta Ruben Markina dira, Edurne Lasa zuzendaria izanik.

Hilaren 26an, ostegunean, aldiz, Musika Eskolako koruak kontzertua eskainiko du, Herriko Antzokian. Ikuskizuna 19:00etan hasiko da.

Larunbatean, bestalde, hileko azken larunbatetako feria ospatuko da Elgoibarren. 09:00etan hasita, eta 14:00ak arte, baserriko produktuen salmenta egingo da Kalegoen plazan. Eguerditik aurrera ganadu erakusketa egingo da Kalebarren plazan. Egun berdinean, gainera, erraldoien topaketa egingo da.

Datorren astelehenean, hilaren 30ean, Loredi Salegik ‘Ezetz esaten ikasi’ hitzaldia eskainiko du emakumeentzat zuzenduta dagoen hausnarketa taldean. Lilan izango da, 18:00etatik 20:00etara, eta sarrera doakoa izango da. Gainera, Iñigo Aranbarriren ‘Munduko tokirik ederrena’ liburua irakurriko da Epeletan Literatura tailerrean 19:00etatik aurrera Gotzon Garate Udal Liburutegian.

Bestalde, asteartean, hilaren 31n, Edward Bunker-en ‘Perro come perro’ liburua irakurriko da Gontzon Garate Udal Liburutegian ospatuko den literatura tailerrean. 18:00etan hasiko da.

Zinema

Aste honetan, honako film hau egongo da ikusgai:

  • EN SU PUNTO: larunbata 28 (19:00 eta 22:15), igandea 29 (19:00) eta astelehena 30 (21:00).

Sarrera arrunta 6 €. Gazte-txartelarekin: 3 €. Astelehena ikuslearen eguna: sarrera 4 €. Ez dira bonuak zigilatuko. Haurrentzako emanaldia: Haurrak 3,5 € / Nagusiak 5 €.