Euskadi Lagunkoia ekimenak topaketa egin du Elgoibarren 10. urteurrenaren harira

Azkoitia, Orio eta Elgoibarko Lagunkoia taldeetako kideak batu dira San Lazaro Egoitzan, eta lagunkoitasunaz zein egindako ibilbideaz eta etorkizuneko planez jardun dute.

Elgoibar Lagunkoiak herritar guztien artean, adinekoak erdigune eragile gisa hartuta, udalerriko auzo eta inguruneak hobetzea du helburu.

Aurten Euskadi Lagunkoia proiektuak 10 urte bete ditu eta Elgoibarren, ospakizun eguna izan dute asteazken honetan, apirilak 6, herri ezberdinetako Lagunkoia taldeen topaketarekin.

Azkoitia, Orio eta Elgoibarko Lagunkoia talde eragileetako kideak batu dira San Lazaro Egoitzan, eta lagunkoitasunaz zein egindako ibilbideaz eta etorkizuneko planez jardun dute. Pandemia osteko egoera aktibatzen joatea dute jomuga.

Elgoibarko Udalak Euskadi Lagunkoia programarekin bat egin zuen 2018an. Elgoibar Lagunkoiak herritar guztien artean, adinekoak erdigune eragile gisa hartuta, udalerriko auzo eta inguruneak hobetzea du helburu.

« »