Lilak Ekifesta hartuko du ekainaren 17an udari ongi etorria emateko

Beatriz Egizabal eta Getari Etxegarairen monologoek eta Ane Zabaleta eta Deñe Garcia musikarien kontzertuek osatuko dute egitaraua.

Arratsaldeko 19:00etan izango da eta doakoa da, baina aurrez izena eman behar da honakoa estekan: https://labur.eus/lila-ikuskizunak.

Datorren ostiralean, ekainak 17, Lilak Ekifesta jaia hartuko du, udari ongi etorria emateko jaia. Arratsaldeko 19:00etan izango da eta doakoa da, baina aurrez izena eman behar da honakoa estekan: https://labur.eus/lila-ikuskizunak (ekitaldia hasi bitarte eman daiteke izenak, plazak baleude).

Monologoek eta kontzertuek osatuko dute egitaraua:

Monologoak: Beatriz Egizabal eta Getari Etxegarai. “Emakumeak barreen xede izan dira, umorearen subjektu izan ordez. Zorionez, azken urteotan zerbait aldatzen ari da, umorea heteroarau maskulinotik askatzen hasi delako askotariko emakumeak agertokira igotzeari esker. Nork dio feministok ez garela barregarriak?”

Kontzertuak eskainiko dituzte Ane Zabaleta pianojole elgoibartarrak eta Deñe Garcia abeslari eta musikaria azpeitiarrak.

Lilako Mahaiak ekimenean parte hartzeko deia luzatzen die elgoibartarrei.