Ermuaranbide, Karkizao eta Toletxe kaleko asfalto pintaketa lanak aurrera doaz

  • Aurreikuspenen arabera, bihar, otsailak 10, amaituko dira pintatze-lanak.

Elgoibarko Udala amaitzear dago 2022ko asfalto-kanpaina, 18 gune, erdiguneko kaleak eta landa-bideak hartzen dituena: ostiral honetan amaituko dira Emuaranbide, Karkizao eta Toletxe kaleetako erdiguneko asfalto-pintaketa lanak. Pintaketa otsaileko bigarren aste honetan egin da eguraldi ona aprobetxatuz.

Asfaltatutako gune bigunak ere margotu dira: Santa Klara, Santa Ana, San Roke, Urazandi, Kalamua, Bernardo Ezenarro, Ermuaranbide, Toletxe kalea, Loritoko Aldapa eta Alkorta.

2022ko asfaltatze-kanpainaren aurrekontua 218.944,99 €-koa izan da, BEZa barne.