Emakumeen partehartzea kirolean sustatzeko mural berria Herri Eskolako jolasgunean

Proiektua gidatu dute Janire eta Leire Rodriguez ahizpek. Herri Eskolako LH6ko ikasleen eta Maialen eta Aroa Etxeberria ahizpen lankidetzarekin margotu dute.

Emakumeen partehartzea kirolean sustatzeko murala osatu dute lankidetzan Elgoibarko Udaleko Berdintasun sailak eta Herri Eskolak.

2018an, Kalamua Guraso Elkarteak, herriko Eskola Kirolean nesken parte-hartzea sustatzeko txosten bat landu zuen, Ainhoa Azurmendiren gidaritzapean ( Ainhoa, kirol-psikologoa eta -aholkularia, gorputz-hezkuntzaren eta kirolaren esparruan eta, bereziki, kirol-partaidetzako genero-harremanekin zerikusia duten alderdietan ikerketa- eta dedikazio-ibilbide luzea duen aditua), eta bertan proposatzen zen egitasmoetako bat izan da muralarena.

Herri Eskolako jolasgunean garatu den proiektua gidatu dute Janire eta Leire Rodriguez ahizpek. Herri Eskolako LH6ko ikasleen eta Maialen eta Aroa Etxeberria ahizpen lankidetzarekin margotu dute.

Helburua izan da kirolean nesken parte hartzea sustatzea eta aldi berean herriko neska erreferenteen arte lanak ikusaraztea, hauen lana balorean jarriz.