Elgoibartarrek udal webgunean kontsulta dezakete datorren maiatzaren 28ko hauteskunde mahaietan egon behar duten ala ez

  • Zozketaren emaitza ikusteko, nahikoa izango da www.elgoibar.eus atarian sartu, dagokion atalean klikatu, eta NAN zenbakia sartzea. 

Herritarrek Elgoibarko Udalaren webgunearen bidez kontsulta dezakete maiatzaren 28an hauteskunde mahaian egotea tokatu zaien ala ez. Zozketaren emaitza ikusteko, nahikoa izango da  www.elgoibar.eus   atarian sartu, dagokion atalean klikatu, eta NAN zenbakia sartzea. Sistemak erantzungo du ea mahaian egotea tokatu zaion ala ez. 

Hauteskunde mahaiak osatzea udaletxeen eskumena da, zonaldeko hauteskunde-batzordearen gainbegirapean. Horretarako, zozketa publikoa egiten da. Elgoibarren atzo, asteartea, maiatzak 2, burutu zen zozketa. Udala hasi da jada aukeratuak izan direnen etxeetara jakinarazpenak bidaltzen. Edonola ere, biderik azkarrena norbaiti mahaian egotea tokatu zaion jakiteko www.elgoibar.eus webgunean sartzea izango da.