Elgoibarren autobusez eta trenez egindako bidaiak finantzatzeko lehen diru-laguntzak onetsi ditu Udalak

Lehenengo bi hilabeteetan dozenaka eskaera jaso dira, eta Udalak lehenengo 24ak onartu ditu, ezarritako oinarriak betetzen direla egiaztatu ondoren. Egiaztatutako guztiei onartu zaie eskaera.

Diruz laguntzeko moduko bidaiak izango dira MUGI txartel pertsonalizatuarekin ordaindutakoak, eta diru-laguntzaren zenbatekoa aldatu egiten da egindako bidaia kopuruaren arabera: 1 eta 20 bidaia artean 0,26 €-ko diru-laguntza, 21-50 0,21 €, eta 50tik gora 0,05 €-ra bitartean.

Diru-laguntza jasotzeko epea 2022ko azaroaren 30era arte egongo da zabalik.

Elgoibarko Udalak diru-laguntza lerro bat jarri zuen martxan martxoan Elgoibarko bizilagunentzat, Lurraldebuseko autobusetan eta Euskotreneko trenetan Elgoibarko udalerrian dauden geltokien artean egindako bidaiengatik. Horrela, Udalak, diru-laguntza bidez, tarifa bateratu egiten du udalerri barruan egiten diren bidaia guztietan, erabiltzen den garraio modalitatea edozein dela ere.

Diru-laguntza honen helburua da hiribilduaren erdialdetik urrun dauden auzoetan (Sigma, San Pedro, San Antolin, Arriaga, Altzola) bizi diren edo joan behar duten Elgoibarko herritarrek garraio publikoa erabiltzen dutenean erraztasun bat izan dezaten laguntzea.

Lehenengo bi hilabeteetan dozenaka eskaera jaso dira, eta Udalak lehenengo 24ak onartu ditu, ezarritako oinarriak betetzen direla egiaztatu ondoren. Aztertutako guztiak izan dira onartuak.

Diru-laguntza jasotzeko epea 2022ko azaroaren 30era arte egongo da zabalik. Eskaerak elektronikoki aurkeztu ahal izango dira Elgoibarko Udalaren web orriko herritarren atarian. Salbuespen gisa, HAZen (Santa Ana 2).

Dirulaguntzen zenbatekoa bidaien araberakoa

Elgoibarko herritarrek MUGI txartel pertsonalizatua erabiliz Lurraldebuseko autobusetan edo Euskotreneko trenetan egindako bidaiei dagozkien gastuak partzialki finantzatuko dira.

Diru-laguntzaren zenbatekoa zenbateko finko bat izango da bidaia bakoitzeko, onuradunak hilero egiten duen bidaia-kopuruaren arabera:

TARTEA BIDAIA KOPURUA LAGUNTZA
1 1-20 0,26€
2 21-50 0,21€
3 > 50 0,05€

 

Familia ugariko gazteen kasuan (Gipuzkoako Garraio Agintaritzaren irizpideen arabera), 3. tarteko bidaiak ez dira diruz lagunduko, bidaia horiek doakoak baitira.

Ordainketak zuzenean egingo dira onuradunak eskabide-inprimakian adierazitako kontu korrontera egindako banku-transferentziaren bidez. Diru-laguntza dagokion hiruhilekoa igaro ondoren ordainduko da, urtean lau alditan.

Udal Gobernuak nabarmendu du garraio publikoaren modalitate guztietan tarifak parekatzea “zerbitzua bera erakargarriagoa eta eskuragarriagoa izatearen aldeko apustua da. Horrek dakarren guztiarekin: mugikortasunaren ondorioz CO2 gutxiago isurtzea, ingurumenaren eta haren babesaren aldeko apustua egitea eta urratsak ematea kohesio sozialean”.

« »