Elgoibarren anbulatorio berria egiteko proiektua martxan jarriko du Jaurlaritzak

  • Ane Beitia alkateak adierazi du “elkarlan emankor baten emaitza da Iñigo Urkullu lehendakariak gaur iragarritako berria. Hainbat bilera mantendu ditugu Elgoibarko udal Gobernutik Osasun Sailarekin eta gure prestutasuna osoa izan da, uste dugulako osasun zerbitzua hobetzeko instalakuntza berriak beharrezkoak direla Elgoibarren”. 

Iñigo Urkullu lehendakariak Legebiltzarrean gaur, irailak 22, egiten ari diren Politika Orokorreko Eztabaidan adierazi du Elgoibarren anbulatorio berri bat eraikitzeko proiektua lizitatuko duela Jaurlaritzak. 

Ekimena “Euskadiko Giza Garapen Iraunkorra” estrategiaren baitan kokatzen da, zeinak bost lehentasun eta 40 neurri batzen dituen. 

Elgoibarko anbulatorio berriaren proiektuaren idazketa barneratuta dago 20. neurrian, zeinak zehazten dituen instalazio eta ekipamendu sanitarioen modernizazio ekintza ezberdinak. 

Ane Beitia, Elgoibarko alkateak adierazi duen bezala “berri oso pozgarria da. Hilabeteetako lanketaren emaitza da. Uste dugu osasun zerbitzua hobetzeko instalakuntza eta azpiegitura berriak beharrezkoak direla. Eskaera horren eskutik, gure prestutasun osoa eskaini genien lankidetzarako hasieratik. Harremana etengabekoa da: Osasun Sailarekin hainbat batzar izan ditugu Elgoibarren bertan bi erakundeon behar eta aukerak aztertzeko. Argi izan dugu, herritarren sinadurak Osasun Sailari helaraztearekin batera, herri erantzukizuna dugun heinean, beharrezkoa zela Jaurlaritzari jakinaraztea gure osasun zerbitzuek modernizazioaren beharra zutela. Elgoibartarrei eskainitako kalitatezko osasun arreta mantendu eta sustatzeko konpromisoa erabatekoa da guretzat” nabarmendu du.