Elgoibarrek ‘Nire aitak ere bere denbora eskaintzen dit’ aita parekideen lehen kanpaina bultzatu du

  • Haurrak marrazki bat egitera gonbidatzen dira, gurasoekiko harreman hori islatzeko, aitatasun zaintzaile horiek ikusaraziz.
  • Maialen Gurrutxagak, Berdintasun zinegotziak, adierazi du “kanpainak estereotipo sexistak desagerraraztea bultzatzen du eta mundu bat eraikitzen laguntzen du, emakumeen eta gizonen arteko aukera-berdintasunean, eskubideetan eta betebeharretan”.
  • ‘Aitatasunak’ ikastaroa apirilaren 27an eta maiatzaren 4, 18 eta 25ean Lilan. Aitei eta haurren erreferente diren gizonei zuzenduta dago. Izen-emateak esteka honetan egin behar dira: https://labur.eus/lila2023.


Elgoibarko Berdintasun sailak ‘Nire aitak ere bere denbora eskaintzen dit’ aita parekideen lehen kanpaina bultzatu du. Kanpaina horren bidez, haurrak gurasoekiko harreman hori islatzen duen marrazki bat egitera gonbidatzen dira, aitatasun zaintzaile horiek ikusaraziz. Udalak, horrela, Aitaren Eguna dela-eta, herritarrak berdintasunean sentsibilizatzeko jarduera bat antolatu du lehen aldiz.

Maialen Gurrutxaga Berdintasun zinegotziak adierazi du “kanpainak estereotipo sexistak desagerraraztea bultzatzen du eta mundu bat eraikitzen lagundu, emakumeen eta gizonen arteko aukera-berdintasunean, eskubideetan eta betebeharretan. Lehiaketa honen bidez, marrazkiaren bidez, gizonak berdintasunezko jarreretarantz aldatzen ari direla islatu nahi da, inolako estereotipo sexistarik gabe emakumeekin berdintasuna eraikitzen duten gizonak nolakoak diren eta zein balio onartzen dituzten erakutsiz”.

Lehiaketak hazkuntzan, pertsonen zaintzan, etxean eta, oro har, bizitzan aktiboki parte hartzen duten gizonen ikusgarritasuna sustatzen du, haurren eta haien gurasoen eta gizon zaintzaileen marrazki bateratu baten bidez.

Jarduera hiru kategoriatan banatzen da: Haur Hezkuntzako 2. zikloko ikasleak; Lehen Hezkuntzako 1., 2. eta 3. mailetako ikasleak; Lehen Hezkuntzako 4., 5. eta 6. mailetako ikasleak. Marrazkiaren kalitate piktorikoa, originaltasuna eta berdintasunezko mezua baloratuko dira.

Kategoria bakoitzeko sariak Txankakuaren bonuak izango dira, herriko dendetan erosi ahal izateko. Hirugarren sarietarako 20 € bonoetan, bigarren sarietarako 40 € bonuetan, eta lehen sarietarako 60 € bonuetan.

Parte hartzen duten marrazkiak astelehenean, apirilak 3, 15:00ak arte entregatu ahal izango dira Berdintasun Sailean (Aita Agirre 3) edo berdintsuna@elgoibar.eus helbidera eskaneatuta ere bidal daitezke.

Marrazki finalista eta sarituak Udaleko sare sozialetan argitaratuko dira.

 

‘Aitatasunak’ ikastaroa apirilaren 27an eta maiatzaren 4, 18 eta 25ean

Lehiaketarekin batera, ‘Aitatasunak’ ikastaroa eskainiko da Lilan apirilean eta maiatzean. Mikel Arakistain On: Giz/Ez: Berdin elkarteko kideak zuzenduko du.

Ikastaroaren helburua aita izateak dakartzan onurak ezagutaraztea, sentimenduak adieraztea eta besteak eta eskaintzen dituen aukerak zaintzea izango da. Ikastaroa hiru arlotan zentratuko da nagusiki: aita eta gizona izateko prozesuan bide propioa egitea, parte-hartzaileen artean konfiantzazko harremanak sortzea eta familiarekin eta gizartearekin dituzten erantzukizunez jabetzea. Laburbilduz, tresnak eta baliabideak eskainiko dira seme-alabek bizitzan dituzten premiei arduraz erantzuteko gaitasunak garatu ahal izan ditzaten.

Arratsaldeko 18:00etatik 20:00etara izango da, euskaraz, Lilan. Aitei eta haurren erreferente diren gizonei zuzenduta dago. Izen-emateak esteka honetan egin behar dira: https://labur.eus/lila2023.