Elgoibarrek bat egingo du Museoen Nazioarteko Egunarekin maiatzaren 18an

  • Tokiko hiru museoek, Makina Erremintaren Museoak, Hezurraren Museoak eta Fosil eta Mineralen Museoak, ate irekien jardunaldi bat antolatu dute ikastetxeetako ikasleei eta, oro har, herritarrei zuzenduta, hiru museoen zirkuitua egiteko aukera eskainiz.

Elgoibarrek bat egin du datorren ostegunean, maiatzak 18, ospatzen den Museoen Nazioarteko Egunarekin. Horretarako, bertako hiru museoek, Makina Erremintaren Museoak, Hezurraren Museoak eta Fosilen eta Mineralen Museoak, Udalarekin batera, ate irekien jardunaldi bat antolatu dute egun horretarako, herriko ikastetxeetako ikasleei eta, oro har, herritarrei zuzenduta, Elgoibarko hiru museoen zirkuitua jarraian egiteko aukera eskainiz, goizeko 9:30etik 12:30era. Arratsaldeko 12:30etatik 17:00etara zabalik jarraituko dute Makina Erremintaren Museoak eta Fosil eta Mineralen Museoak.

Egun horretan, museoetara egiten diren bisitetan, ez dira lehenetsiko ez azalpenak, ez bisita gidatuak; bertaratutakoak askatasunez ibiliko dira museoetan, edukia eta jorratzen diren gaiak ezagut ditzaten. Nolanahi ere, galdera puntualei erantzungo zaie beti, edo informazio orokorra emango da.

Museoetan hainbat gai ezagutu eta ikas ditzakegu, artearekin, historiarekin, zientziarekin eta kulturarekin elkarreraginean, jendearen eskura dauden piezen, eta hezkuntza-programen, dibulgazio komunitarioko jardueren eta ikerketaren bitartez.

Museoen Nazioarteko Egunaren helburua da museoak kulturak trukatzeko eta aberasteko eta herrien arteko elkar ulertzea, lankidetza eta bakea garatzeko bitarteko garrantzitsua direla ohartaraziz.