Elgoibarrek bake-epaile eta ordezko epaile postuak betetzeko deialdia ireki du

  • Izendapen honetan interesa dutenek Elgoibarko herritarren arretarako bulegoan (HAZ-SAC) aurkeztu beharko dute eskabidea, idatziz, martxoaren 7a baino lehen (egun hori barne).

 

Udalak epea ireki du interesdunek Elgoibarko Bake Epaile eta ordezko epaile kargurako hautagaitza aurkeztu ahal izan dezaten.

Izendapen honetan interesa duten pertsonek Elgoibarko Herritarren Arretarako Bulegoan (HAZ-SAC) aurkeztu beharko dute dagokion eskabidea, idatziz, martxoaren 7a baino lehen (egun hori barne), NANaren fotokopia, zinpeko aitorpena eta curriculum vitaearekin batera. Dokumentazio guztia iragarki-taulan dago eskuragarri, www.elgoibar.eus udal webgunean.

Gogoratu behar da kargu horretarako, Botere Judizialaren Lege Organikoaren arabera, ez dela beharrezkoa Zuzenbidean lizentziaduna izatea, baina bai baldintza batzuk betetzea, hala nola Espainiako nazionalitatea izatea, adinez nagusia izatea baina erretiratzeko adinik izan gabe eta hautaketa-prozesuan edo lanpostuaz jabetu arte erretiratzeko adinik izan gabe, bai eta funtzio judizialak betetzeko aurreikusitako ezgaitasun- edo bateraezintasun-kausaren batean sartuta ez egotea ere, lanbide- edo merkataritza-jardueretan aritzea izan ezik.

Edozein zalantza izanez gero, jo HAZ-SACera, deitu 943 74 10 50 telefonora edo idatzi arreta@elgoibar.eus helbide elektronikora.