Elgoibarrek Autonomia Sustatzeko Zentro berri bat jarriko du martxan mendekotasuna duten edo arriskuan dauden adinekoentzat

  • Zerbitzuaren helburua baliabide berri bat eskaintzea izango da, pertsona horien autonomia (fisikoa eta kognitiboa) eta ongizatea mantentzeko. Estimulazio kognitiboko, psikomotrizitateko eta jarduera ludiko eta sozializatzaileko jarduerak egingo dira.
  • Zerbitzua azaroaren 14tik aurrera egongo da martxan. Programa pilotua da eta 12 plazarekin irekiko ditu bere postuak.

Elgoibarko Udalak, Bizitzen Fundazioarekin elkarlanean, Autonomia Sustatzeko Zentroa izeneko zerbitzu berria eskainiko du azaroaren 14tik aurrera. Gune aktiboa da, sozializaziorako eta errehabilitaziorako gunea, eta adineko pertsonei zuzenduta dago, batez ere bakardade- edo kalteberatasun-egoeran daudenei, edo mendetasun-prozesuak hasteko arriskuan daudenei.

Ane Beitia alkateak eta Blanca Larrañana Gizarte Zerbitzuetako zinegotziak azaldu dutenez, zerbitzuaren helburua pertsona horien autonomia (fisikoa eta kognitiboa) eta ongizatea mantentzeko baliabide berri bat eskaintzea izango da. Estimulazio kognitiboko, psikomotrizitateko eta jarduera ludiko eta sozializatzaileko jarduerak egingo dira.

Zerbitzua astelehen, asteazken eta ostiraletan izango da, 10:00etatik 13:00etara, Elgoibarko Jubilatuen Biltokiko Erabilera Anitzeko gelan, eta Bizitzen Fundazioko psikologo batek dinamizatuko du.

Programa pilotua da eta 12 plazarekin irekiko ditu bere postuak. Programak Gipuzkoako Foru Aldundiaren dirulaguntza du.

Informazio gehiago jaso nahi izanez gero, deitu Elgoibarko gizarte zerbitzuetara, 943 74 10 50 telefonora, edo idatzi ongizatea@elgoibar.eus helbide elektronikora.