Elgoibarrek 2 haur parke berritu eta 2 jolas-eremu berri ditu 

  • Giza Eskubideen parkea eta San Pedro auzoko parkeak berritu ditu eta Ikastola eta Gabriel Kurutzelaegi artean eta Mintxetako parkean sortu dira jolas-eremu berriak. 
  • Montajes Garra.SL enpresak burutu ditu lanak eta aurrekontua 63.763,93 eurokoa izan da, BEZ barne. 

Elgoibarko Udalak herriko 2 haur parke berritu eta 2 jolas-eremu berri sortu ditu uda garaian. Giza Eskubideen parkea eta San Pedro auzoko parkeak berritu ditu, kautxuzko lur berria ere jarriz, eta Ikastola eta Gabriel Kurutzelaegi artean eta Mintxetako parkean sortu dira jolas-eremu berriak. 

Montajes Garra.SL enpresak burutu ditu lanak eta aurrekontua 63.763,93 eurokoa izan da, BEZ barne. 

Giza Eskubideen parkea.   Haur parke honek,  orain arte, 78 m2-ko azalera zuen. 26 m2 handitu da.  Jolasak erabiltzeko adina 2 eta 8 urte bitartekoa izango da Parke berriak 3 elementu ditu: kulunka bat, txirrista eta etxetxo tematiko bat.

San Pedroko parkea. Parkea San Pedro kaleko 15 eta 16 zenbakietako etxebizitzen atzealdean dago. 140 m2-ko azalera du. Jolasak erabiltzeko adina 3 eta 12 urte bitartekoa da. Parke berriak lau plataforma, bi txirrista eta kulunka ditu. 

Ikastola eta Gabriel Kurutzelaegi  artean dagoen belar tarte batean, jolas eremu berri bat sortu da: 150 m2-ko eremua da eta Robiniako zurez egindako 3 jolas instalatu dira.

Mintxetako parkean, aurretiaz zegoen parkearen alboan, oreka-jokoen zirkuitu bat instalatu da. 

Lanokin, Udalak, herriko azpiegiturak berritzen jarraitzen du, haur eta gurasoei aisiarako gune berezi eta seguruak eskainiz.