Elgoibarko Udalak, tokiko industria-sektorearekin batera, langileen kontziliazioari buruzko azterlan bat egingo du

  • Informazio gehiago jaso edo proiektuan parte hartu nahi duten enpresentzat Udalak posta elektronikoz komunikazio bide bat ireki du: berdintasuna@elgoibar.eus. Izena emateko epea urtarrilaren 31n amaituko da.
  • Ane Beitia, alkatea: “industria-erakundeek gero eta gehiago inbertitzen dute langileak enpresan gelditzera eta beren erakundeetan lan egin nahi duten pertsonak erakartzera bultzatzen dituzten estrategietan eta neurrietan. Kontziliazio erantzukidea da neurri nabarmenetako bat”.

Kontziliazio-neurriak garatuz talentua atxikitzen eta erakartzen laguntzeko udalerriko erakundeei, Elgoibarko Udalak, bere Berdintasun Arloaren bitartez, proiektu pilotu bat jarriko du abian hiriko industria-sektoreko enpresekin. Guztira 140 baino gehiago daude. Diagnostiko bat izango da lana, eta langileen arduradunak bete beharreko online galdetegi labur baten bidez egingo da. Ateratako ondorioak erakundeei aurkeztuko zaizkie, guztiek parte har dezaten irekitako foro batean. Foro horretan azalduko dira, halaber, enpresetako jardunbide egokien adibideak, indarrean dauden dirulaguntzei buruzko informazioa eta enpresen eta erakundeen esparruan egiten ari diren ekintzak, kontziliazio erantzukidearen bidez talentuaren atxikipena eta erakarpena hobetzeko.

“Badakigu enpresentzat zaila dela talentua duten pertsonak atxikitzea eta erakartzea. Industria-erakundeek gero eta gehiago inbertitzen dute langileak enpresan gelditzera eta beren erakundeetan lan egin nahi duten pertsonak erakartzera bultzatzen dituzten estrategietan eta neurrietan”, nabarmendu du Ane Beitia alkateak.

Lana bilatzen eta hobetzen ari direnean, kontziliazio erantzukidea da langileei gehien interesatzen zaien neurrietako bat. Kontziliazioa ez da bakarrik familia-eremutik ikusten adingabeak edo mendeko pertsonak zaintzea, baita eremu pertsonaletik (atsedena, aisialdia, kirola) eta lan-esparrutik ikusita ere (garapen profesionala, baliabide-hornidura…).

Frogatu da kontziliazio erantzukideko politikak aplikatzen dituzten enpresek produktibitatea handitzea, motibazioa eta lan-giroa hobetzea lortzen dutela, bajak eta absentismoa murrizten dituztela eta, azken batean, talentua atxikitzen eta erakartzen dutela, eta, beraz, etorkizunerako inbertsioa direla.

Informazio gehiago jaso edo proiektuan parte hartu nahi duten enpresentzat Udalak posta elektroniko bidez komunikazio bide bat ireki du: berdintasuna@elgoibar.eus. Izena emateko epea urtarrilaren 31n amaituko da.