Elgoibarko Udalak Robotika eta Bizilabeko 2022-2023 ikasturterako izena emateko epea ireki du

Bizilabe Elgoibarko Udalak eta Elhuyarrek sustatzen duten LH 5 eta DBH 2 arteko gazteentzako aisialdi eskaintza da. Bertan, gazteek zientzia eta teknologiari buruzko tailerrak, proiektuak eta txangoak egingo dituzte.

Abian da, halaber, Elgoibarko Udalak eta Doplayk sustatutako LH1etik LH4ra bitarteko haurrentzako robotikako ikastaro berria.

Izena emateko epea ekainaren 10era arte luzatuko da, helbide hauetan:

Bizilabe: www.bizilabe.elhuyar.eus/elgoibar

Robótica: https://doplay.es/robotika-dibertigarria/

Elgoibarko Udalak Elhuyarrekin elkarlanean sustatutako Bizilabe Elgoibar aisialdi eskaintzan izena emateko epea ireki da. Laugarren urtez, udalerriko gazteen artean zientzia eta teknologiarekiko, ekintzailetzarekiko eta sormenarekiko interesa eta motibazioa sustatuko da. Robotikako ikastaroa ere eskainiko da. Bertan, haurrek STEAM eremuko lehen esperientziekin hasten dira.

Elgoibarko Udalak Elhuyarrekin batera sustatuko Bizilabe Elgoibar aisialdi-eskaintzan izena emateko epea ireki da. Laugarren urtez, herriko gazteen artean zientziarekiko eta teknologiarekiko interesa eta motibazioa, ekintzailetasuna eta sormena bultzatuko dira. Robotika ikastaroa ere egongo da estreinakoz.

2022ko urritik 2023ko maiatzera, 10-14 urte bitarteko gazteek tailerretan parte hartu eta proiektuak egin ahal izango dituzte, Elgoibarko Makina Erremintaren Museoan. Ikasturtean zehar, alor desberdinetako zientzia- eta teknologia-esperimentuak egingo dituzte eta, talde lanean, proiektuak garatuko dituzte, ikertzaile profesionalen gidaritzarekin. Gainera, denboraldi horretan bertan, LH1etik LH4ra bitarteko haurrek parte hartu ahal izango dute IMH Campuseko instalazioetan sartzen diren robotikako tailerretan. Ikasturtean zehar, beren robotak, bideojokoak edo asmakizun teknologikoak sortu, diseinatu, muntatu eta programatzeko aukera izango dute, hainbat tresna urtilizatuz.

Bizipenak eta komunitatea

Bizilabe Elgoibar egitasmoan, tokian tokiko ikastetxe, herriko eragile, ikerketa-zentro edota enpresek elkarlanean dihardute lanean. Izan ere, STEM (Zientzia, teknologia, ingeniaritza eta matematikak) bultzatzea, eskualdeko apustua da.

Bide horretan, Bizilabe Elgoibarko gazteek eskualdeko ikerketa-zentroak eta enpresak bisitatuko dituzte, eta ikertzaileekin harremanetan izango dira. Horretaz gain, hainbat zientzia-jarduera antolatuko dira herriko eragileekin elkarlanean. Horren erakusgarri, ikasturte honetan arrakasta handiz ospatu den Nazioarteko Neska eta Emakume Zientzialarien Eguna edo herriko ikastetxeetan egin diren zientzialarien topaketa eta tailerrak. Horrez gain, baita Elgoibarko I Zientzia Azoka ere, zeinetan Robotika eta Bizilabeko haur ugarik hartu zuten parte.

Bizilabe Elgoibar 2022-2023 ikasturtea

  • Non: Makina-Erremintaren Museoa (Azkue bailara, 1).

  • Noiz: astelehena edo osteguna

  • Ordutegia:

    • LH 5-6: 17:00-18:30

    • DBH 1-2: 18:30-20:00

  • Prezioa:

    • Kuota arrunta: 18 €, hileko

    • Familia ugaria, monoparentalak eta langabetuak: 10 €, hileko

    • Bigarren anai, arreba (familia ugaria ez bada): 10€, hileko

    • Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta: 4 €, hileko

    • Elgoibarkoa ez bada, 69€ hilean, betiere plazak badaude

2022-2023 Robotikako ikasturte berria ere abian

Ikastaro honetako ikasleek beraien robotak, bideo-jokoak edo asmakizun teknologikoak sortzeko, diseinatzeko, eraikitzeko eta programatzeko aukera izango dute; eta horretarako, honako erreminta hauek erabiliko dituzte: Lego Wedo, Lego Mindstorms, Makeblock, Fischertechnik, Jimu, Neuron, Microduino, Arduino, Littlebits, Scratch, Kodu, Code, Unity, Tinkercad…

  • 2022ko urritik 2023ko maiatzera arte.

  • Asteazkenetan edo ostiraletan: 17:00etatik 18:30etara.

  • IMH eraikinean.

  • LH1etik LH4ra ikasten dauden neska-mutikoentzat.

  • Prezioa (Udalak Elgoibarko haurrentzat diruz lagundutakoa. Elgoibarkoa ez bazara, 66 € hileko, betiere, plazak badaude):

  • Kuota arrunta: 36 €, hileko.

  • Familia ugaria, guraso bakarreko familiak eta Langabezian dauden pertsonak: 10 €, hileko.

  • Familia ugariak izan gabe, bigarren seme-alabaren izen ematea: 10 €, hileko.

  • Gizarte izaerako laguntza ekonomikoak jasotzen dituzten familiak: 4 €, hileko.

Izen-emateak zabalik

Datorren ikasturtean izena emateko epealdia ekainaren 10era bitarte egongo da zabalik. Webgune bidez egingo dira: www.bizilabe.elhuyar.eus/elgoibar eta https://doplay.es/robotika-dibertigarria/. Ekainaren 10etik aurrera, libre geratu diren plazetan izena emateko aukera zabalik utziko da.