Elgoibarko Udalak, Lanbiderekin elkarlanean, administrari laguntzaile lanpostu berri bat betetzeko deialdia egin du

  • Dedikazioa lanaldi osokoa izango da eta 4 hilabeterako. Lanpostu honetarako izena eman nahi dutenek Elgoibarko Lanbideko egoitzan egin dezakete edota www.lanbide.eus web orrialdean.

Elgoibarko Udalak, Lanbiderekin elkarlanean, administrari laguntzailearen lanpostua berri bat betetzeko deialdia kaleratu du. Irailean atera zuen beste administrari laguntzaile baten lan eskaintza. 

Dedikazioa lanaldi osokoa izango da eta 4 hilabeterako. Lanpostu honetarako izena eman nahi dutenek Elgoibarko Lanbideko egoitzan egin dezakete edota www.lanbide.eus web orrialdean.

Lanpostuaren zehaztasunak: Kultura Sailaren komunikazioa hobetu nahi da, bere jarduerari buruzko informazioa herritarrei emanez. Horretarako, mailingak egingo dira herritarren kontaktuekin, komunikabideekin eta abarrekin. Sare sozialetako ezagutzak balio erantsia izango dira.

Ezinbesteko baldintzak: 

  • Erdi-mailako edo goi-mailako zikloa Administrazio eta Finantzetan
  • EGA
  • Administrazio-prozeduren ezagutzak
  • Aplikazio informatikoekin kudeatzeko trebetasunak
  • Langabezian egotea eta Lanbiden enplegu-eskatzaile gisa inskribatuta egotea
  • Elgoibarren, Mendaron, Soraluzen, Deban edo Mutrikun erroldatuta egotea 

Enplegua sustatzeko toki-ekintzetarako 2022ko diru-laguntzen barruan, Elgoibarko Udalak guztira  72.856,62 € jaso ditu. Urte honetan zehar eginkizun anitzeko 4 operario lanpostuak ere aterako ditu Udalak. 

Informazio gehiagorako: www.lanbide.eus (https://labur.eus/pxk4z).