Elgoibarko Udalak euskara arloko dirulaguntzak onartu ditu 

  • Elgoibarko Udaleko Euskara Sailak diruz laguntzen dituen jardueretarako eskaerak aurkezteko azken eguna urriaren 30a izango da, eta interesdunek dagoeneko eskabideak aurkez ditzakete HAZen, Herritarren Arreta Zerbitzuan edota www.elgoibar.eus webgunean. 
  • Oinarriak (PDF)

Udalerrian euskara sustatzen jarraitzeko helburuarekin, Elgoibarko Udalak honako dirulaguntza hauek emango ditu 2023. urtean zehar:

  • Elgoibarko Udal Euskaltegitik kanpoko euskaltegietan eta barnetegietan euskara ikasteko dirulaguntzak, (eskaerak aurkezteko azken eguna irailaren 15a).
  • Udako Euskal Unibertsitateak (UEU) antolaturiko ikastaroak egiteko, Euskal Herriko Unibertsitateak (EHU) eta HIK HASIk euskara hutsean antolatzen dituzten udako ikastaroak egiteko eta aisialdiko begirale edo zuzendari titulu ofiziala eskuratzeko ikastaroak euskaraz egiteko dirulaguntzak.
  • Elgoibarko establezimenduetako errotulu nagusia euskara hutsean edota irudi korporatiboa euskaraz edo ele bietan jartzeko dirulaguntzak.
  • Herriko enpresetan euskararen erabilera bultzatzeko dirulaguntzak.
  • Gidabaimenaren azterketa teorikoa euskaraz gainditu izana saritzeko dirulaguntzak.

Jarduera hauetarako dirulaguntza eskaerak aurkezteko azken eguna urriaren 30a izango da, DEBABE Udal Euskaltegia ez den euskaltegiren batean eta barnetegietan euskara ikasteko ikastaroak egiteko dirulaguntzen kasuan izan ezik; izan ere, dirulaguntza horiek eskatzeko azken eguna irailaren 15a izango da. Horretarako, interesdunek dagoeneko eskabideak aurkez ditzakete HAZen, Herritarren Arreta Zerbitzuan (Santa Ana kalea 2, behea), edota modu telematikoan Udalaren webguneko Herritarren Atarian

Informazio gehiago eskuratu nahi dutenek Elgoibarko Udaleko Euskara Sailera (943744366, euskara@elgoibar.eus) edo Elgoibarko Udalaren www.elgoibar.eus webgunera jo dezakete.