Elgoibarko Udalak euskara arloko 22 dirulaguntza onartu ditu 

  • Euskara ikasteko 12 dirulaguntza, errotuluak eta irudi korporatiboa euskaraz jartzeko 6 dirulaguntza eta enpresetan euskara sustatzeko 4 dirulaguntza onartu dira.
  • Oro har, laguntza hauetarako 9.253,85 euroko inbertsioa egin da.

Udalerrian euskara sustatzen jarraitzeko asmoz, Elgoibarko Udalak hainbat dirulaguntza jarri zituen martxan 2022aren hasieran, besteak beste, euskara ikastaro bereziak egiteko, barnetegi batean edo Elgoibarko Udal Euskaltegia ez den euskaltegi batean euskara ikasteko, herriko establezimenduetan errotuluak edota irudi korporatiboa euskaraz jartzeko

Eskaerak aurkezteko epea amaitu eta dokumentazioa aztertu ondoren, aurkeztutako guztiak onartu dira: 10, euskaltegi batean euskara ikasteko; 2, barnetegian euskara ikasteko; 6, errotuluak edo irudi korporatiboa euskaraz jartzeko; eta 4, herriko enpresetan euskara sustatzeko.

Laguntzen zenbatekoa, guztira, 9.253,85 eurokoa izan da.

Hala ere, kontuan izan behar da, deialdi honetatik kanpo, euskara ikasteko Udal Euskaltegiak baduela bere bekatze sistema, eta Udalak euskara ikasi nahi duten ikasle, guraso (12 urte arteko haurra dutenak), pentsiodun eta jubilatuen matrikula erdiak ere diruz laguntzen dituela.