Elgoibarko Udalak eta Gurutze Gorriak herritarren elkartasuna eta boluntarioen laguntze eskertu dute joan den asteburuko Elikagaien Bilketa Handian

  • Guztira 46 pertsonak hartu dute parte 4 dendatan: Eroski Santa Ana, BM, Eroski Maala eta Mercadona.

Joan den asteburuan, azaroaren 25ean eta 26an, Elikagaien Bilketa Handiak arrakasta handia izan zuen. Gipuzkoako Elikagaien Bankutik zehaztu dutenez, “goiz da, baina daukagun sentsazioa da 2019ko kopuru bera jaso dela. Janaria eta bonu solidarioak batu dira”. 

Elgoibarko Udalak eta Gurutze Gorriak dei egin zieten boluntarioei bilketan parte hartzera. Guztira 46 pertsonak hartu dute parte 4 dendatan: Eroski Santa Ana, BM, Eroski Maala eta Mercadona. 

Udalak eta Gurutze Gorriak eskerrak eman dituzte “boluntarioek egiten duten lan desinteresatuagatik eta Elikagaien Bilketa Handia egin ahal izatea ahalbidetzen dutelako. Ezinbestekoa da elkarri laguntzea; lankidetza. Jakina, baita herritarren elkartasuna ere. Guztion artean gizarte hobea eta solidarioagoa egiten dugu”.