Elgoibarko Udalak egitarau zabala antolatu du San Anton Jaiak ospatzeko

  • Urtarrilaren 13an eta 14an antzerkia, kirola eta erakusketak izango dira eta 17an, San Anton Eguna, meza, haurrentzako parkea eta kontzertua.

Elgoibarko Udalak, urtarrilaren 17an San Anton eguna dela eta, egitarau zabala antolatu du:

Urtarrilak 13, ostirala:  

19:00etan: SEXBERDINAK ikuskizuna, Tantaka  antzerki taldearen eskutik, Herriko Antzokian. Sarreren salmenta: herrikoantzokia.eus webgunean eta leihatilan. Antolatzailea: Kultura Saila.

21:30ean: 30. San Anton Pilota Txapelketaren finalak (gizonak) eta 4 terdiko I. San Anton Pilota Txapelketaren finala (emakumeak). Ikastolako Frontoian. Anotolatzailea: Lagunak Pilota Eskola kluba.

Urtarrilak 14, larunbata:  

12:00etan: XLIII. ZIGILU ERAKUSKETAREN inaugurazioa, “Elgoibarko Morkaiko-Leizarpe Espeleologia Taldearen  50. urteurrenari” eskainitakoa. Bertan, zigilu-markatzeko berezi bat, txartela eta bi zigilu pertsonalizatu izango dira. Urtarrilaren 21era arte egongo da irekita. Ordutegia: astegunetan, 18:30etik 20:30era, eta jaiegunetan, 12:00etatik 14:00etara eta 18:30etik 20:30era. Kultur Etxeko erakusketa gelan.

Urtarrilak 17, asteartea, San Anton eguna: 

11:00etan: MEZA NAGUSIA San Bartolome parrokian

11:30etik 14:00etara eta 16:30etik 19:30era: UMEENTZAKO PARKEA Kalegoen plazan eta Aita Agirren (euria eginez gero, Sigman).

12:30ean: SAN ANTONETAKO kontzertua, Herriko Antzokian. Antolatzailea: Emudafe.

17:30ean: ERRALDOI, BURUHANDI, ETA ZEZENZIKLETEN kalejira Herriko Dultzaineroekin.

Urtarrilak 20, ostirala: 

17:00etan eta 19:00etan: URTEAK BETE, ABENTURAK BIZI ikuskizuna, PIRRITX, PORROTX ETA MARIMOTOTS antzerki taldearen eskutik, Herriko Antzokian. Sarreren salmenta: herrikoantzokia.eus webgunean eta leihatilan. Antolatzailea: Kultura saila.

Urtarrilak 21, larunbata: 

11:00etan: Filatelia Elkarteetako Euskal Federazioaren lehen asanblada. Kultur Etxeko hitzaldi gelan.

13:00etan: “Elgoibarko Morkaiko-Leizarpe Espeleologia Taldearen 50. urteurrenari” eskainitako XLIII. ZIGILU ERAKUSKETAREN” amaiera, eta erakusketako parte-hartzaileei eta laguntzaileei sariak emateko ekitaldia, Kultur Etxeko sotoan.