Elgoibarko Udalak desfibriladoreak erabiltzeko gaitasuna duten boluntarioen sarearen prestakuntza faseari hasiera eman dio eta izena emateko epea ireki du

  • Sistemaren helburua prebentzio-eredu bat sortzea da, bihotz-biriketako gelditze-egoeretan dauden pertsonei premiazko laguntza emateko.
  • 3 orduko prestakuntza da, irakasle homologatuek emango dutena.
  • Izena ematea 2023ko martxoaren 9a baino lehen esteka honetan: https://labur.eus/elgoibarkardiobabestua.

Duela gutxi, Elgoibarko Udalak udalerrian kardiobabes osoko sistema ezartzea esleitu du. Sistema horren bidez, 10 desfibriladore instalatuko dira, eta 100 boluntario trebatuko dira, bihotz-biriketako gelditze-egoeretan dauden pertsonei premiazko laguntza emateko. Inbertsioa 46.770,00 € + BEZa da.

Sistemaren helburua prebentzio-eredu bat sortzea da, bihotz-biriketako gelditze-egoeretan dauden pertsonei premiazko laguntza emateko. Hori gauzatzeko lehen urratsa udalerriko espazio publikoetan desfibriladoreak jartzea izango da, larrialdi-egoeretan erraz iritsi ahal izateko. Neurri horrekin batera, behar bezala erabiltzeko gaitasuna duten boluntarioen sare bat sortuko da, eta bihotz-biriketako gelditze-egoeran dagoen pertsonaren batek arreta behar duenean erabiliko da.

Orain hasiko da horiek behar bezala erabiltzeko gai diren boluntarioen sarea prestatzen, eta bihotz-biriketako geldialdian dagoen pertsonaren batek arreta behar duenean erabiliko dira.

Udalak 10 prestakuntza egingo ditu doan (10 pertsonako taldeetan) BBB/OBE tekniketan eta desfibriladorearen erabileran. Prestakuntza teoriko-praktikoak dira, eta oinarrizko lehen laguntzetako ezagutzak, bihotz-biriketako bizkortzeari buruzko ezagutzak eta desfibriladore erdiautomatikoa erabiltzeko beldurra galtzen laguntzen dute.

3 orduko prestakuntza da, larrialdietan homologatutako instruktoreek emango dutena, eta Udalaren instalazioetan goizez edo arratsaldez egingo dena.

Lehenengo deialdi honetan, Udalak dei egiten die funtzionarioei, irakasleei eta ikastetxeetako langileei, guraso-elkarteetako kideei, kirol-elkarteei eta -klubei, 18 urtetik gorakoei, martxoan eta apirilean egingo diren ikastaroetan izena ematera, astelehenetik asteazkenera, goizeko 9:00etatik 12:00etara, eguerdiko 13:30etik 16:30era edo arratsaldeko 17:00etatik 20:00etara Kultur Etxeko sotoan.

Izena emateko, 2023ko martxoaren 9a baino lehen, esteka honetan: https://labur.eus/elgoibarkardiobabestua.